Abenturazale onenek ere Ekainberrin biziraupen teknikak ikasten dituzte

Asteburu honetan Ekainberrik gonbidatu oso berezien bisita jaso du, abenturazale ezagun eta mendi munduko talde bat, ekainberri_bisita_martxoak12Zestoara hurbiltzeko egun batez Himalaia eta urrutiko beste txokoak alde batera utzi eta gero. Ekaingo erreplika bisitatu eta euskal kostaldeko labar pintura ikusgarrienak ezagutu ondoren, taldeak Ekain
Abentura esperientzia bizi izan du.
Bisitaren zati horretan egur eta harriekin sua egin eta ehiza teknikak hobetzeko aukera izan dute, etorkizuneko espedizioetan oso erabilgarriak egingo zaizkien trebetasunak.

Taldean bazeuden Juanito Oiarzabal, 8.000 metrotik gorako 14 gailurrak igotzen seigarren pertsona mundu mailan eta guztientzat ezaguna “El Conquistador del fin del mundo” saioan parte hartzeagatik; Sebastián Álvaro, 27 urtez “Al filo de lo imposible” programaren zuzendaria; Juanjo San Sebastián eta Alberto Zerain alpinistak; Joan Garrigos, Espainiako Mendi Federazioaren presidentea eta Juanma Sotillos, mendizalea eta El Diario Vascoko mendi atalaren kazetaria. Horiek guztiek euren bikoteekin batera egon dira, baita Mendaur Mendizale Taldeko eta Ekainberriko gida espezialistekin ere.

Guztiek oso ondo pasa dute eta jardueretan ikusi dituzten teknikekin harritu dira. Gainera, Kobaz Koba Traileko zuzeneko informazioa eta hainbat opari jaso dituzte, kirola eta ondarea lotzen dituen mendi lasterketa eta 2018ko hasieran hirugarren edizioa ospatuko duena. Bere prestaketa fisikoa eta Ekainberrin ikasitakoarekin, dudarik Gabe, gure abenturazaleak prest egongo liratezke kirol ekitaldi honetan parte hartzeko.

Mendizale taldea eskualdera etorri da asteburu honetan beste mendi lasterketa batek gonbitea luzatuko diolako, Flysch Trailak hain zuzen ere, uda bukaeran Zumaian antolatzen den maratoi eta maratoi erdia.

arazi

Leave a reply

X