Ardales: hegoaldeko labar artea

Ardales edo Doña Trinidad Grund izeneko haitzuloa Ardales herrian kokatzen da, Malagako probintzian, sistema espeleologiko zabalago baten partea da. Bere berezitasuna kobazuloen euskarria da, hareharrizko mendietan higaduraz edo korrosioz sortutako zuloak dira, ez kareharrian disolbatze prozesuen ondorioz. Hegoaldeko labar artea deituriko kobazulo multzoan sailkatzen da.
Haitzuloa XIX. mendearen erdialderako ezaguna zen arren, bertako labar artea 1918an aurkitu zen. XX. mendearen erdialdean turismorako egokitu zen Trinidad Grund eta bere senarraren ekimenez, inguruko bainuetxe baten jabeak.

Irudiak oso kaltetuak gertatu ziren giza presentziaren ondorioz eta duela oso urte gutxira arte bertan ez da ikerketa zientifikorik burutu, horren ondorioz, bertako gizakien bizimoduari buruzko informazio garrantzitsua galdu da. Gaur egun bisitak mugatuak dira.Ardales
Bi mailatan bananduriko 1.577 metro galeriek osatzen dute kobazuloa, irudi gehienak Kalbarioaren Galeria deituan aurkitzen dira, beheko mailan, baina kobazuloaren eremu desberdinetan daude adierazpenak. Lurra, horma eta sabaietan aurkitzen dira irudiak.Ardales 2
Gaiak anitzak dira, zuzeneko eta zeharkako eskuak, animaliak, zeinuak eta giza irudi oso eskematikoak aurki daitezke, bai grabatuak, baita beltzez eta gorriz margotuak ere.
Gairik ugarienak zeinuak dira eta mota oso desberdinetakoak ikusi daitezke, animalien artean oreinak gailentzen dira, baina badira zaldiak, ahuntzak edo arrainak ere.Ardales 3
Arte lanak Solutre aldiaren (duela 20.000-16.000 urte inguru) fase desberdinetan eginak direla uste da, baina haitzuloak okupazio luzeagoa izan zuen, hogei gorpu inguru gordetzen dituen Neolitoko lurperatze depositu bat ere aurkitu da bertan, garai horretako elementu tipikoak dituen arreo eta guzti.

arazi

Leave a reply

X