Badator Ekainfest 2015! Ekainaren 13an denok Zestoara!

Aurtengo Ekainfest ekainaren 13an ospatuko da, larunbata, eta betiko zaldizko ibilaldi edo arkume erre janari beste hainbat ekimen gehituko zaizkio. Aurtengo berrikuntza nagusia eguerdiko 12:00etan Irrien Klubak Ekainberriko belardian eskainiko duen “Ane Piratarekin parrandan” ikuskizuna izango da, txiki eta handiek primeran pasatzeko aproposa!

Goizean zehar Ekainfest Eskolarteko Lehiaketan parte hartu duten ikastetxeen artean sari banaketa ere egingo da.
Horren ondoren, herri bazkaria izango da Zestoako plazan, aurten arkumeaz gain, orein errea dastatzeko aukera ere izango da, eta noski, hau guztia Ekain sagardo ekologikoarekin bustita!
Behin sabela beteta, arratsaldean umeentzat arkeologia esperimentaleko tailerrak izango dira plazan eta 17:00etan Historiaurreko II. Olinpiadetarako suzia piztuko da.
Eguna bukatzeko, 22:30etan Zestoako Antzerki Eskolako kideen eskutik “Sua” antzerkia ikusi ahal izango da plazan.
Horrez gain, egun osoan zehar Historiaurreko pintxoak dastatu ahal izango dira herriko tarbernetan eta kale animaziorik ere ez da faltako, Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzeko aukera izango da, Sastarrain bailaran zehar zaldiz ibilaldiak egitekoa…

Animatu eta ez galdu aukera bikain hau eta bihurtu egun batez lehen gizaki!!!

EKAINFEST2015OROKORRAA2_72PP

Aukeratu gogokoen duzun egitaraua:

    • Familientzat egitaraua:

      gida2015_familientzako

 

    • Historiazaleentzat egitaraua:

      gida2015_historiazaleentzako

 

Historiaurreko II. Olinpiadak

2015ko ekainaren 13an, Prehistoriako bigarren olinpiadak antolatuko dira Zestoan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Izen-ematea doakoa izango da eta zure tribuarekin batera, lehen olinpiada hauetan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu.
4,5 edo 6 lagunez osatutako taldeak osatu behar dira eta tribu bakoitzean neska nahiz mutilek parte hartu ahal izango dute. Ez da behar inolako ezaugarri fisiko berezirik, ez inolako prestaketarik prehistoriako olinpiada hauetan parte hartzeko; 16 urtetik gorako edonork har lezake parte.
Herri kirolek garai jakin bateko eguneroko lanetan oinarria duten bezalaxe, olinpiada berezi hauetan, Prehistoriako bizimoduarekin lotura estua duten kirol frogak gainditu beharko dira. Prehistorian, besteak beste, ehizatzeko abileziak garrantzitsuak ziren biziraupenerako.
Prestatu zaitez beraz, Prehistoriako bigarren olinpiada hauetan parte hartzeko; abentura bizi eta inoiz ikusi gabeko froga ikusgarriekin, guztiok gozatuko baitugu.

SARIAK

Tribu irabazlea: EKAIN-TXAPELA handia
+ 600 € eskudirutan + zirkuitu termala Zestoako Bainuetxean.

2. tribua: EKAIN-DOMINA
+ 350€ eskudirutan + asteburu bat landa-turismo batean.

3. tribua: EKAIN-DOMINA
+ 150 € eskudirutan + afari bat Zestoan.

4. tribua: Garaikurra
+ Ekainberri Museora bisita eta hango jarduerak egitea.

5. tribua: Garaikurra
+ 2 orduko paseoa zaldian eta ondorengo mokadua.

6. tribua: Garaikurra
+ Espeleologia Ekain 2-n.

Gainerako taldeek saskiak jasoko dituzte oparitzat.

webgunerako_ekainfest

R96864_P1010565

arazi

Leave a reply

X