Baume Latrone: hatzamarrak lan tresna gisa

Russan-Sainte-Anastasieko komuna Languedoc-Roussillon eskualdean dago, Gard departamenduan, Baune Latrone haitzulo apaindua Gardon ibaiaren zintzurrean kokatzen da. Sistema espeleologiko zabalago baten parte da.

Kareharrizko erlaitz baten ertzean irekitako den sarrera bikoitz bat du eta garapen nahiko luzea, irudiak 240 metro inguruko sakoneran daude.

Kobazuloan lehen ikerketak 1890ean egin ziren, Neolitoko bi okupazio fase topatuz. Labar artea  ikasle talde batek aurkitu zuen 1940an, buztinezko egitura bat botatzean. 1941etik Monumentu Historiko izan arren, baimenik gabeko bisita eta bandalismo ekintzek kalte handiak eragin zituzten bertan, 1980an garbiketa lanak egin behar izateraino.Baume Latrone 1

Labar adierazpen gehienak Sabai Handia edo Sabai Margotua deituriko gunean kokatzen dira, alboko dibertikulu batean marra beltz batzuk badiren arren. Irudi ia denak buztinarekin eginak dira, zizelaturiko zenbait marrazki ere badira.Baume Latrone 2

Sabaiaren erdian 3 metro inguruko katuki baten marrazkia dago eta bere inguruan zenbait mamut, multzoa ehiza eszena bat bezala interpretatu izan da. Zenbait zeinu eta zuzeneko esku batzuk ere badira.

Margoak munduan bakarra den teknika batekin eginak daude, bi, hiru edo lau hatz margotan busti eta lerro paraleloak marraztuz mugituta egiten dira, teknika polidigitala deitua lortuz.Baume Latrone

Giza okupazioaren lekuko den tresna esanguratsurik eta egur ikatz aztarnarik ez denez aurkitu, oso zaila da margoen data ezartzea. Baina adituak ados daude irudiak Goi Paleolitoaren garairik zaharrenetakoak direla, apainduren denbora sekuentzia Aurignac aldian hasi eta Solutre aldiaren hasierara arte luzatu daiteke (duela 35.000-20.000 urte inguru), beraz, munduko labar arterik zaharrenetakoa izango litzateke.

arazi

Leave a reply

X