Ekainberriko zelaian benetako oreinak ikusgai

Oreinak Ekainera itzuli dira, duela 14.000 urte bezala

Ekaingo kobazuloaren eta Ekaingo gizakien egunerokoan hain garrantzitsuak ziren oreinak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteotan bisitariek. Udaberriari hasiera ematen izango dira lau orein eme eta har bat Ekainberriko zelaian bisitariei ongi etorria eginez.

Orein hauek Ekainberrin izateak historiaurrera gehiago gerturatzeko aukera ematen digu. Izan ere, berebiziko garrantzia izan zuten animalia hauek Ekaingo gizakiekin batera elkarbizitzen baitziren Madeleine Aroan kobazuloaren inguruko zelaietan. Oro har Madeleine Aroko Kantauriar Kostaldean bizi ziren oreinak. Hauek, basahuntzarekin batera, Kantauriar Kostaldeko Madeleine Aroan, bizi iraupenerako animali jatorriko pieza nagusiak izan ziren. Solutre Arotik aurrera ehizan espezializatuagoa bihurtzen da gizakia, Madeleine Aroan espezializazio hori areagotuz

Oreina elikagai nagusi izateaz gain, Ekaingo gizakiarentzat biziraupenerako ezinbesteko baliabidea zen. Oreinen larru eta ilea oso ongi lantzen diren elementuak dira. Horregatik lehen gizakiek behin eta berriz erabili zituzten. Haragia eta hezurra berezi ondoren, suharrizko marruskagailuekin azala leuntzen zuten. Ondoren bastidore batean lotu eta lehortzen uzten zen leku haizetsu batean. Larru eta azal hauek erabilera ezberdinetarako erabili zituzten: mota guztietako jantziak egiteko, beroki sendoak hotzari aurre egiteko, tipi formako dendak estaltzeko, garraiatzeko eta gordetzeko zakuak egiteko, arkuak, bultzagailuen heldulekuak estaltzeko.
OREINAKDATOZ_2016
Orein hezurrak eta adarrak oso erabiliak izan dira Goi Paleolitoan. Azagaien puntak (oso esanguratsuak), aginte makilak, hagaxkak, kolpekariak suharria lantzeko, arpoiak, puntzoiak, jostorratzak, zintzilikariak, apaingarriak… Ekaingo kobazuloan ere 2 azagaia punta eta 3 puntzoi agertu dira orein adarrez eginda.

Oreinetik dena ustiatzen zela ikusteko azkeneko bi adibideak. Lokailuekin arkuak egiteko sokak, jantziak josteko haria, lantzetan makila eta punta lotzeko elementua eta lokailuzko kola deitzen dena lortzen zen.

Oreinen gune hau, Ekain Abenturaren zati izango da. Ekaingo gizakien egunerokoa gertuagotik ezagutu, ikusi eta sentitzeko aukera bikaina eskaintzen du Ekainberrik oreinekin batera, izan ere, margoak ezagutu, sua egin, pintatu eta ehizatzeko saiakerekin batera, oreinak orain dela 14.000 urte bezala animali hauek bailaran ikusteko aukera egongo da.

Ekainberri eta bertan dagoen eskaintza guztiaz gozatzeko, aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen da, bisita eta ekintza guztiak gida baten laguntzaz egiten baitira. Horretarako 943868811 telefonora deitu beharko da.

Informazio gehiagorako:
Ekainberriko Informazio Bulegoa
Portale kalea, 1
20740 Zestoa [Gipuzkoa]
943868811 – www.ekainberri.eus
info@ekainberri.com

arazi

Leave a reply

X