Fuente del Trucho: Paleolitoko eta Neolitoko labar artearen arteko lotura

Fuente del Trucho harpea Huescako Colungo eta Asque herrien artean kokatzen da, Vero ibaiaren ezker ibarrean, Guarako Mendizerran kokaturiko arkeologia multzo garrantzitsuan.
1978an Zaragozako Unibertsitateko eta Huescako Arkeologia Museoko lan talde batek Paleolitoko labar artea aurkitu zuen bertan, gaurdaino Aragoin aurkitu diren garai horretako labar arte adierazpen bakarrak. Aurkikuntzak Paleolitoko labar artea Kantauriar isurialdeko kontua zela zioen teoria bertan behera utzi zuen.

Haitzulo bat baino gehiago harpe handi bat da, eguzkiaren argia betako alde guztietara iristen da. Hego ekialderantz orientatua, argi naturalarekin eta ur iturrietatik gertu kokatua, ahuntzak eta oreinak ehizatzeko leku paregabea bihurtu zen. Aztarnak datatzea zaila da lekuak erabilera oso luzea izan duelako eta oso nahasita daudelako.
Bertan Neandertal gizakia bizi izan zen Musteriar aldian (duela 100.000-35.000 urte inguru) eta Homo sapiensa duela 31.000 urte ingurutik ia gaur egunera arte.fuente del trucho
Apaindurak 22 paneletan aurkitzen dira eta 140 irudi, aztarna edo mantxa identifikatu dira, puntuak, zaldi margotuak, eskuak eta hiru lobuludun zeinuak. Irudi gehienak margo gorriak dira, margo beltz batzuk eta zenbait grabatu ere badauden arren.fuente del trucho 2
Margoak zuzenean datatzeko aukerarik ez zegoenez, irudien gaineko kaltzita deposituak datatu ziren, irudirik zaharrenak (puntuak) duela 31.000 urte ingurukoak izan daitezke, zaldi batzuk duela 29.000 urte, eskuak duela 27.000 urte eta fuente del trucho 3hiru lobuludun zeinuak duela 25.800 urte inguru, Aurignac aldia eta Gravete aldiaren artean.
Sarrera partean, duela 4.000 urte inguru eginak izan daitezkeen hatz markak aurkitzen dira, labar arte eskematikoaren korrontean koka daitezkeenak, Neolito garaian.

arazi

Leave a reply

X