Gargas: eskuen haitzuloa

Gargas haitzuloa Aventignan herrian kokatzen da, Pirinio Garaietako departamenduan. Zenbait galeria XVI. mendetik ezagutzen ziren eta XIX. mendean zientifikoki ikertua izan zen. Labar artearen lehen adierazpenak 1906an aurkitu zituen bertako ikasle batek. Behin egokitzapenak eginda, publikoarentzat zabalik dago.

Kobazulo handia da, bi mailatan banaturiko 500 metro galeria baino gehiago ditu, gaur egungo herriaren kokalekuarekiko 700 metro inguruko garaieran kokatzen da eta bertan jendea bizi izan da Musteriar alditik (duela 250.000-40.000 urte inguru) Erdi Aroraino. gargasdoorIMGP1931sm
Hatzekin buztin bigunean eginiko “macaroni” edo markez aparte, bi irudi mota bereizi daitezke. Batetik irudi figuratibo grabatuak ditugu, 150 baino gehiago, zaldiak, bisonteak, uroa, basahuntza eta mamuta ikusi daitezke. Bestetik, zeharkako eskuak edo negatiboak ditugu, gorriz okrearekin edo beltzez manganeso dioxidoarekin eginak.gargasplansm
Elementu bereizgarria zeharkako eskuak dira, margoa spray moduan zabalduz eginak. 200 gora margotu zituzten eta askotan hatzen bat edo batzuk falta dira. Zenbait arkeologok hutsune horiek gaixotasunen, istripuen edo izotz-erreduren ondoriozko galeren emaitza izan direla interpretatu dute, beste batzuk anputazio erritualen praktika erakusten dutela. Gaur egun indar gehien duen teoria modeloak hatzak okertuz ezkutatu izana da. Tamaina anitzak nork egin zitueni buruzko eztabaida luzea sortu du.Grotte_de_Gargas
Bi irudi mota desberdin aurki daitezkeen arren, denak garai berdintsuan eginak direla pentsatzen da, duela 27.000 eta 22.000 urte inguru, Gravete aldian, karbono 14 metodoarekin egin diren datatzeek ere antzeko emaitzak ematen dituzte. Irudiren batzuk Solutre aldikoak ere izan daitezke, duela 20.000-17.000 urte inguru eginak.

arazi

Leave a reply

X