Le Portel: Madeleine aldiaren bukaera ezagutzen

1908ko martxoaren 6an, Ariège departamenduko Loubens herrian, René Jeannel entomologoa Planturel mendizerrako galeria paraleloz osaturiko kobazulo batean sartu zen eta labar arte adierazpenak aurkitu zituen. Induskaturiko sektore arkeologikoetan arte eramangarria ere aurkitu da, zaldi baten itxura duen ingerada ebaki bat adibidez.

Badirudi Le Portel Paleolito garaian zehar ehiza leku espezializatu bat izan zela, itsasoaren mailatik 500 metro inguruko garaiera eremu batean kokatzen da, haran itxi bat kontrolatzeko leku oso estrategikoan. Le portel
Le Porteleko faunaren aniztasunak arreta erakartzen du, hamaika belarjale espezie eta hamar haragijaleren aztarnak aurkitu baitira. Klima oso hotzeko espezieak ageri dira, elur oreinak, zaldia, bisontea eta oreina ustiatzen zituzten eta harrapakinak sexua eta adinaren arabera hautatzen zituztela dirudi.
Bertan Musteriar aldian (duela 250.000-40.000 urte) neandertal gizakiaren eta Madeleine aldian zehar Homo Sapiensaren aztarnak aurkitu dira, bertako aztarnategian giza okupazio garaiak eta animalia haragijaleenak txandakatzen dira.le_portel_02
90 artelan inguru inbentariatu dira bertan, gehiago izan daitezkeen arren. Badira bertako irudietan zaldiak, bisonteak, oreinak, izokin antzeko bat edo beltzez margoturiko hontz bat. Zakila zutik ageri duen antropomorfo bat ere ageri da. Arrainak, hegaztiak eta giza irudiak ez dira batere ohikoak labar artean.
Bertako irudien kronologiari buruz teoria desberdinak dauden arren, bi santutegi identifikatu ziren, bata Solutre aldiaren oso bukaera edo Madeleine aldiaren oso hasierakoa (duela 17.000-16.000 urte inguru) eta bestea Madeleine aldiaren bukaerakoa (duela 11.600 urte inguru), data hau Europan Paleolitoko labar artearen garai berrienei dagokio.

arazi

Leave a reply

X