Nerja: kostaldeko altxorra

Nerjako kobazuloa izen bereko herritik 4 kilometrotara aurkitzen da, Malagako probintzian, Alijarrako Mendizerraren hego isurialdean, kostatik 1 kilometro eskasera eta 158 metrotako altueran. Iparretik hegora orientaturiko bere galeriek 4.823 metrorainoko garapena dute.

Kokapenagatik, itsas mailaren gorabeherak ikertzeko oso leku aproposa da, giza komunitateen ohiturak ezagutzeko ere aukera ematen du, duela 24.000 urte ingurutik duela 4.000 urte ingurura arteko erregistro arkeologikoa baitago bertan.

Paleolitoan eta Epipaleolitoan biztanleak ehiztari, arrantzale eta biltzaileak ziren, abeltzain eta nekazariak Neolito eta Brontze Aroan. Haitzuloa bizileku, santutegi eta lurperatze gunea izan zen.cueva-de-nerja_92

Okupazio trinkoko garaiak utzialdiekin tartekatzen dira, gizakiak falta zirenean animaliak sartzen ziren.  Udazken eta negu garairako leku bat zela dirudi, hasieran ugaztun espezie gutxi batzuk ehizatzen zituzten, gero kostaldeko baliabideak aprobetxatzen hasi ziren eta etxekotutako animalien aztarnak ere badira.

Haitzuloa 1959ko urtarrilean aurkitu zuten arrakala estu batetatik sartu ziren mutil batzuk. Jatorrizko bi sarreren estutasuna ikusita, hirugarren bat egin zen bisitariak eroso sartu ahal izateko. 1960ko ekainean ireki zen publikoarentzat, Axarquia eskualdearen motor ekonomiko bihurtuz.cueva-de-nerja-arte-rupestre

Historiaurreko labar arte adierazpen ugari gordetzen ditu, 589 adierazpen margo eta grabatuen artean. Paleolitoko adierazpenen artean zeinuak dira nagusi, baina animalia adierazpen ederrak ere badira, adibidez oreinak, basahuntzak, itsas zakurrak eta hegaztiak.cueva-nerja-pinturas-efe-644x362

Irudi gehienak Solutre aldian kokatzen dira (duela 20.000-16.000 urte), Madeleine aldiko konposizio bakar batekin (duela 12.000 urte). Neolito eta Brontze Aroko adierazpenak ere badira.

arazi

Leave a reply

X