Pech Merle: tantodun zaldien haitzuloa

Lot departamentuan, Cabrerets herriaren inguruan, labar artedun dozena bat haitzulo daude, horietako bat publikoarentzat zabalik 1926tik: Pech Merle.
Haitzuloa aspalditik ezagutzen zen arren, alderdi apaindua 1922an aurkitu zuten eta Combel Sarea izenez ezagutzen dena 1949an. Oso luzea eta zabala da, lehor mantendu ohi dena, artelanak beheko mailatan kokatzen dira.
Artelanez aparte, tresnak, janari aztarnak eta haurren oinatzak ere aurkitu dira bertan, Historiaurrean izan zuen erabileraren lekuko.

Bertako areto desberdinetan zehar 576 irudi identifikatu dira, irudi abstraktuak gailentzen dira animalia errepresentazioen gainetik, arraroa den gauza. Animalien artean mamutak, zaldiak, bisonteak, uroak, elur oreinak, basahuntzak, lehoia, hartza eta hiru izaki identifika ezin daude. 280px-Pech_Merle_main
Badira zeharkako eskuak eta hainbat zeinu ere, batez ere hegazti formakoak eta Placard estilokoak deituak.
Bertako 12 giza errepresentazio bereziak dira, gai hau arraroa delako labar artean, bereziki esanguratsua da “gizon zauritua”, geziak diruditen markek zeharkatutako gizona.Pech Merle
Hiru dekorazio fase bereizi dira bertan, Gravete aldiko irudiak(duela 25.000 urte inguru) Europako labar arterik zaharrenaren artean kokatzen dira, elkarri bizkarra ematen dien bi zaldi tantodunek, zeharkako hainbat eskuk eta irudi abstraktu multzo batek osatuko luke talde hau. Zeharkako eskuak garai honen oso adierazgarriak dira, Pech Merlen gorriak eta beltzak ikusi daitezke.Pech Merle3
Solutre aldikoak (duela 18.000 urte) lirateke “gizon zauritu” gorria eta “Friso Beltza” edo “Mamuten Kaperako” irudi beltzak, manganeso dioxidoz eginak.
Bertako grabatu ugariak Madeleine aldikoak lirateke, duela 11.000 urte inguru eginak, “Hartzen Pasabideko” hartz zizelatua barne.

arazi

Leave a reply

X