Roc de Saint Cirq: labar artea hirigunean

Saint-Cirq herria, Dordoinan, labar bertikal baten oinean aurkitzen da. Bertan Erdi Aroan defentsarako erabili ziren hainbat zulo daude, hor kokatzen da Roc de Cirq, Grotte du Socier edo Aztiaren Haitzuloa izenez ere ezagutzen dena. Bertan 1952 eta 1953an labar grabatuak aurkitu ziren.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen “Vezèré haraneko Historiaurreko lekuak eta kobazulo apainduak” multzoan.

Ez da oso sakona, 6 metro inguru zabal eta 13 metro inguruko luzera ditu eta hego ekialderantz orientatua dago, zoruaren maila eraitsi egin zen publikoaren irisgarritasuna errazteko. Irudiak egun argitatik nahiko hurbil daudenez, kanpoko agenteen eta giza presentziaren ondorioz, irudiak nahiko kaltetuak gertatu dira eta gaur egun kontserbazio arrazoiengatik itxita dago.Saint Cirq kanpoa

Bertako irudiak grabatuak dira, ikerketaren lehen fasean 28 irudi inbentariatu ziren, haitzuloaren bi gunetan kokatzen dira, sarreratik gertu dagoen aretoan, altuera handian, eta kobazuloaren sakonean. Bisonteak, zaldiak, basahuntzak, zeinu geometrikoak eta hiru giza errepresentazio aurkitzen dira, azken hauen artean “aztia”.
“Aztia” haitzuloaren barruko multzoan kokatzen da bisonte baten inguruan eta zaldi bati gainjarrita aurkitzen da. Labar artean gizakien errepresentazioak oso arraroak dira.sorcier
2009tik aurrera egindako ikerketa kanpainetan grabatu gehiago aurkitu dira, batzuk aurretik ezagutzen ziren beste irudi batzuen azpian, horrek irudien kronologia ezartzeko aukera eskaintzen du.
Irudi zaharrenak, kobazuloaren sarrera aldean kokatzen direnak, Solutre aldiaren bukaerakoak izan daitezke, duela 17.000 urte ingurukoak. Kobazuloaren barruko irudi zizelatuak berriz, Erdi Madeleine aldian kokatu izan dira, duela 15.000 urte inguru.

arazi

Leave a reply

X