Trois Frères: xamanaren erreinua

Montesquieu-Aventès herrian, Ariègeko departamenduan, Volp ibaiaren arroan hainbat haitzulo daude, batzuk Paleolito garaiko okupazio aztarnak dituztenak, horien artean Trois Frères, Tuc D’Audobert eta Enlène-k osaturiko multzo espeleologikoa.
Trois Frèreseko irudiak 1912ko uztailaren 20an aurkitu zituzten Béguën Kontearen hiru semeek, hortik bere izena.

Bertan Goi Paleolitoko irudi grabatu eta margotu bikainak daude, euren artean giza ezaugarriak eta animalienak nahasten dituzten bi errepresentazio aipatu behar dira, labar artean oso arraroa den gai mota. Haitzuloa publikoari itxita dago irudiak babeste aldera.
Antropomorfoez aparte, badira animalia errepresentazio klasikoak ere, dinamismo paregabea dutenak, hala nola bisonteak edo zaldiak, baita katukien edo hontzen errepresentazioak ere, hauek askoz arraroagoak dira kobazuloetako artean.Trois-Freres
Lehen antropomorfoa “gizon-bisontea” da, bisontearen burua eta gizonaren gorputzak osatua. Musika instrumenturen bat jotzen duen bitartean animalia talde bat gidatzen ari dela dirudi.
Bigarrena “aztia” da, grabatua eta partzialki beltzez margotua, gizakiaren zangoak eta gizonezkoaren sexu-organoak ditu, atzeko oinak hartzarenak, zaldi isatsa, oreinaren belarri eta adarrak, bisontearen bizarra eta hontzaren begiak. trois freres el-hechicero
Iristeko oso zaila den leku batean kokatzen da, 4 metrotako altueran, gainontzeko irudien gainetik eta ingurua menperatuz. Erritu magiko bat burutzen ari den azti bat, ehizaren jainkoren bat edo trantze egoeran dagoen xaman bat dela pentsatu izan da.trois freres tumblr_mhpd5wzsIS1s2wmslo1_500
Irudiak Madeleine aldiaren bukaerakoak izan daitezke, duela 13.000-11.000 urte ingurukoak, eta hainbat arte teknika oso bereziren erabilera ikusi daiteke beraietan, argiluna eta itzalen simulazioa adibidez.

arazi

Leave a reply

X