Kobazuloen Eguna Ekainberrin

Martxoaren 15ean Kobazuloen Eguna ospatuko da Mugarik gabeko Lurpea elkartea osatzen duten Euskal Herriko kobazulo turistikoetan. Ekimen honetan Lekunberriko Mendukilok, Zugarramurdiko Sorginen Leizeak, Urdaxeko Urdazubi haitzuloak, Karrantzako Pozalaguak, Sarako leizeak, Isturitz-Oxozelhayak, Oñatiko Arrikrutzek eta Ekainberrik hartzen dute parte eta bakoitzak egun horretarako ekimen bereziak antolatu ditu.
Aurten hainbat berrikuntzarekin dator Kobazuloen Eguna, batetik Isturitz-Oxozelhayako leizeak taldera bildu direlako, bestetik elkarteak web orri eraberritua duelako, www.lurpea.eus helbidearekin.
Egun horretan kobazulo hauetako edozeinetara hurbiltzen denak sarrera merkeago izango du, horretaz gain, Etxarri Larruleko Ongi Etorri etxea asteburu batean erabiltzeko aukera eta zortzi kobazuloak bisitatzeko bono baten zozketan parte hartuko du.
Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek betiko bisita eta abenturez gozatzeko aukeraz aparte, benetako lehen gizaki bihurtu direla frogatu ahal izango dute sua, margoa eta ehiza lotuko dituen lehiaketa batean, egunaren bukaeran denborarik onena lortzen duen lehiakideak sari bikain bat irabaziko du.
Bisita gidatuetan eta Ekain abentura tailerretan parte hartzeko erreserba egitea gomendatzen da, publiko muga dutelako, horretarako 943 868811 telefono zenbakia edo www.ekainberri.eus web orria erabili daitezke. Historiaurreko lehiaketan egun osoan zehar hartu ahal izango da parte, horretarako prestatuta egongo den txoko berezian.

arazi

Leave a reply

X