Abri Castanet: sabai erori baten altxor ezkutua

Dordoinan Paleolitoan apaindutako kobazulo ugari daude eta Vézère haranean pilaketa ikusgarria ematen da, horietako bat da Abri Castanet. Aztarnategi batzuk UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1979an Vézère haraneko Historiaurreko lekuak eta kobazulo apainduak multzoan.

Dordoinako Sergeac komunan aurkitzen da, Vallon de Castel Merle herrian, harpe txiki bat da, jatorrian 6 metro inguruko sakonera eta 1,5 -2 metroko altuera zituena.

1911an aurkitu zuten, bertan gutxienaz duela 37.000 urte, Goi Paleolitoaren hasieran, denbora tarte labur batez bederen, elur oreinak ehizatzen zituen komunitate bat bizi izan zen, baina  sabaia kolapsatu egin zen eta harri bloke handiak zorura erori ziren.

Entrada de Abri Castanet: aspecto actual
Abri Castanet-en sarrera: gaur egungo itxura

Aurignac aldiko (duela 40.000-28.000 urte inguru) okupazio aztarnak ditu, Europako lehen Homo sapiensetakoak izan daitezke.

Bertan arte eramangarri ugari aurkitu zen, batez ere maskor eta hortz zulatuekin eginiko apaingarri pertsonalak, baina orduan ezin izan zen zehaztu sabaitik eroritako harri bloke handi batean aurkitutako irudi abstraktuak eta zaldien marrazkiak Paleolito garaikoak ote ziren. Blokea multzo zabalago baten parte izan zitekeen.

Abri Castanet-eko errepresentazio abstraktua
Abri Castanet-eko errepresentazio abstraktua

 

Abri Castaneteko irudi grabatuaren xehetasuna, bulba bezala interpretatua izan dena
Abri Castaneteko irudi grabatuaren xehetasuna, bulba bezala interpretatua izan dena

1,5 tona inguruko harri blokea sakonki 2007an aztertu zen, bertan marrazki grabatuak eta okre gorria aurkituz. Irudiak zuzenean aztarna arkeologikoen gainean aurkitzen zirenez, ez zen datatzeko zalantzarik izan, Aurignac aldikotzat jotzen dira, duela 37.000 urte ingurukoak, labar arte adierazpen zaharrenetakoak lirateke. Zirkulu itxurako bost irudi zizelatu azpimarratu behar dira, alu bezala interpretatuak.

Abri Castaneten elementu bereizgarrietako bat irudiak gizakiak bizi ziren lekuan kokatzen direla da, ez daude kobazuloaren barruan edo iristeko zailak diren guneetan.

Ekainberri

Leave a reply

X