Chufin: urak inguraturiko misterioa

Chufin edo Chufin Mairuaren Haitzuloa Cantabriako Riclonesen kokatzen da, Rionanse herrian. Lamason eta Nanso ibaien elkargunetik gertuko malda malkar batean dago. Paisaia erabat aldatu zen 40. hamarkadan, La Palombera urtegia eraikitzean. 

Urtegiko urak haitzuloaren barruan laku artifizial bat sortzen du, barreneko galeria batzuk urpean geratzen dira eta ez da sistema karstikoaren hedadura osoa ere ezagutzen.
Inguruaren ezaugarri fisikoak ahuntzarentzat aproposak zirenez, Chufineko biztanleak horren ehizan espezializatu ziren.
Bertako irudiak 1972an aurkitu zituen Manuel de Cos argazkilariak, aurkikuntza berantiarrak eta iristeko zailtasunak paper garrantzitsua izan dute irudien kontserbazioan, haitzuloa publikora zabalik egon arren.
Lehen irudi multzoa bere sarrera zabalean kokatzen da. Gravete aldikotzat (duela 25.000-23.000 urte) kontsideratu izan diren orein ugari, bisonte bat, agian arrainen bat eta zenbait zeinu zizelatu daude, egun argitan egotearen berezitasunarekin, Paleolitoko labar artean hori arraroa baita.
Beste bi irudi multzoak ilunpean daude. Lehenengoa margo gorri multzo bat da, puntuaketa
ren bidez eginiko konposizioak dira, bateren bat genital adierazpenekin lotua. Multzo honetan zaldiak, uro bat, serietan antolaturiko puntuaketak, emakume irudi bat eta orein bat. Animalia irudiak Gravete aldiaren bukaerakoak edo Solutre aldiaren hasierakoak (duela 18.000 urte) izan daitezke.
Azken multzoko irudiak lerro finagoko grabatuak dira eta xehetasun anatomikoak dituzte, badirudi adierazpen berrienak direla, Madeleine aldiaren bukaeran (duela 11.500 urte) eginak.
2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altamirako haitzuloa eta Kantauri Isurialdeko Paleolitoko Labar Artea multzoan.

arazi

Leave a reply

X