Covaciella: Kantaurialdean ongien kontserbaturiko bisonte multzoa

1994an, Asturiasko Cabralesen aurkikuntza zoragarri bat egin zen. Las Estazadas inguruan errepidea zabaltzeko lanak egiten ari zirela, kobazulo baten sabaia zulatu zuten, Covaciella, eta zulo hori harri blokeekin betetzen hasi ziren. Lanen geldialdi bat aprobetxatuz, herritarrak kobazulora sartu eta bertan ibili ziren, beraiek izan ziren egoera ezin hobean mantentzen ziren bisonte batzuen aurkitzaileak.

Covaciella Casaño ibaiaren gainetik altuera dezentean kokatzen da. Ekialdetik mendebaldera orientaturiko 80 metro inguruko goranzko galeria bat da, margoen kamara sakonean duela. Paleolitoaren bukaeran harri jausi batek kobazuloaren ahoa itxi egin zuen eta aurkitu zirenean margoek freskotasun paregabea zuten.

Bertako bisonte adierazpenak bereziki ederrak dira, Kantaurialdean ongien kontserbaturiko bisonte multzoa kontsideratzen da. Irudien artean badira zaldi protomo bat, elur-orein bat, puntuaketak, bastoitxoak, hatz markak eta zeinu gorri oso garbitu bat ere, margoak dira nagusi. Adierazpen gutxi ditu, baina daudenak kalitate gorenekoak dira.

Irudiak duela 14.000 urte inguru kokatu izan dira, Madeleine aldian. Bertatik oso gertu Solutre eta Madeleine aldietako okupazio aztarnak dituen beste harpe bat dago, bien artean barne loturarik ez duten arren, posible da Covaciellako margolaria hor bizitzea.

Margoak oso berandu aurkitu ziren, kobazuloaren ezaugarri fisikoek ere ez dute bisitak hartzeko egokia egiten. Covaciella hasieratik itxita mantendu da, irudiak bisita birtualen bitartez edo berreraikuntzei esker ezagutu daitezke.

2008ko uztailean UNESCO erakundeak Covaciella Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altamirako haitzuloa eta Kantauri Isurialdeko Paleolitoko Labar Artea multzoaren barruan.

arazi

Leave a reply

X