Alkerdi: labar artea Nafarroan

Nafarroan labar artearen lekuko bakarra Alkerdiko kobazuloa da, Urdaxen. Pirinioen mendebaldean dago, hainbat aztarnategi arkeologiko piriniarretatik eta kostaldetik nahiko gertu, Zelaieta-Berroberria sistema espeleologikoaren parte da.

Alkerdiko Kobatxoa edo Berroberria eta Alkerdiko Koba hegoaldera orientaturik daude, Historiaurreko okupazio garrantzitsuak dituzte eta agian elkarrekin lotura.

Berroberriak, maila topografiko baxuagoan, estratigrafia oso lodia du, Erdi, Goi eta Azken Madeleine aldiko (16.000-11.000 urte), Azil aldiko (10.000-9.000 urte) eta Mesolitoko (9.000-8.000 urte) aztarnekin.

Alkerdiko Kobak erabilera dentsitate baxua du, Paleolitoan behin-behineko babeslekua izan zitekeen, agian Urdazubi ibaiak Berroberria urperatu zuen garairen batean. Kanpaleku iraunkorra inguruan zuen gizatalde txiki batek erabiliko zuen, inguruko baliabideak ustiatzeko behin-behineko kanpaleku moduan, ehizarako puntu garai bat delako, aurkituriko harrizko tresnak armen puntak dira.

Erabilera aztarnak Gravete aldikoak (30.000-22.000 urte) dira. Sakonenean Erdi Madeleine aldiko (16.500 edo 14.000 urte) zenbait animalia irudi zizelatu aurkitu ziren 1929an.

Zenbait irudi zizelatu dira, bisonte bat eta orein bat, beste bisonte baten eta zaldi baten atzeak. Azken irudi bat otso baten burua izan daiteke, labar artean oso animalia arraroa, animalia “arriskutsuek” oso presentzia gutxi baitute.

Hauek dira Nafarroan oraingoz aurkitu diren Paleolitoko labar adierazpen bakarrak. Guneak Pirinioetako beste kobazulo batzuetako taldeekin lotura izan dezake, une jakin batzuetan gizatalde ibiltariek Alkerdi ehizarako leku moduan erabiliko zuten.

arazi

Leave a reply

X