Roc-aux-Sorciers: Paleolitoko eskulturaren tenplua

Roc-aux-Sorcies Angles-sur-l’Anglin komunan dago, Vienneko departamentuan, Anglin ibaiaren eskuin arroan. 40 metro inguruko garaieradun malkar baten oinean, Abri Bourdois eta Taillebourg-ek osaturiko haitzulo eta harpe sistema bat dago, azken honen sabai apaindua erorita dago eta irudi bakarra gelditzen da jatorrizko lekuan.

Roc-aux-Socierseko frisoaren xehetasuna

Indusketak 1927an hasi ziren, duela 15.000-10.000 urte inguru talde ehiztari eta biltzaileak bertan bizi izan ziren, gune batzuetan agian oso noizean behin, besteetan modu jarraituagoan.

Lehen irudiak 1933an aurkitu ziren, Henri Breuilek harri batean grabaturiko mamut baten marrazkia identifikatzean. 1950ean 30 metro inguruko luzera duen frisoa aurkitu zen Abri Bourdois-en.

Irudiak eta depositu arkeologikoak gune berdinean daude, ez da beste leku batzuetan bezalako “bizileku” eta “santutegi” espazioen bereizketarik ikusten.

Roc-aux-Sorcierseko friso zizelatuko basahuntzak.

Friso horretan hainbat marrazki daude, ikusgarrienak baxuerliebez zizelatuak dira, baina badaude irudi zizelatuak eta margo gorri eta beltzak ere, hormaren erliebe naturalen aprobetxamendua garrantzitsua da. Irudiak burutu aurretik, azalera prestatu egiten zuten.

Animalia irudiak dira nagusi, basahuntzakzaldiakbisonteak eta katuki bat  ageri dira, beraietako batzuetan mugimendua antzematen da, etzanda daude edo jaten ari dira. Baina gai berezienak giza buru bat eta bururik eta gorputz-adarrik gabeko hiru emakume gorputz izan daitezke, labar artean giza irudiak oso arraroak baitira, “venus” moduan sailkatuak izan dira.

Roc-aux-Sorcierseko zaldi baten xehetasuna.

Inguruan aztiei edo “sorciers”ei buruzko kondairak ohikoak dira eta hortik dator lekuaren izena.

Irudiak Erdi Madeleine aldikoak izan daitezke, duela 15.000 urte inguru eginak. Hortzetan edo hezurretan buruturiko arte eramangarri bilduma garrantzitsu bat ere bada bertan.

Ekainberri

Leave a reply

X