Urdiales Haitzuloa edo Aurelia Haitzuloa: aurkikuntza lorategi batean

Urdiales haitzuloa Kantabriako Castro Urdiales herrian aurkitzen da, bertako Urdiales auzoan kokaturiko San Andres muinoan. Leku horretan Villa Aurelia deituriko etxe bat dago eta bere lorategian Paleolito garaiko aztarnak dituen kobazulo batetara sarrera aurkitzen da.

Lekuko biztanleek kobazulo horren ezagutza lehenago ere bazuten arren, bere ikerketa arkeologikoa 1999an burutu zen, inguruan burutzen ari ziren obra batzuen ondorioz. Momentu horretan aurkitu zen bertako labar artea.

Historiaurreko okupazio aztarnak urriak dira, posible da etxearen eraikuntza lanek aztarnategi arkeologikoa suntsitu eta aztarnak betirako galdu izana, baina gizakiak sorturiko industria oso gutxi aurkitu da. Leizeetako hartzaren presentzia garrantzitsua da bertan.

Urdiales Kobazuloko bisontea

Haitzuloaren galeriak hiru solairutan bananduta aurkitzen dira eta labar artea goikoan zehar kokatzen da, 70 metro lineal inguru dituen galeria batean. Beheko solairuan oraindik ibaiaren aktibitatea gertatzen da.

Bertako labar arte multzoan 48 irudi identifikatu dira, ildo fineko grabatuak, “macarroni” moduko atzamarrekin eginiko markak eta margo gorri eta beltzak bereizi daitezke. Hainbat gai desberdin ikusi daitezke, badaude ahuntzak, bisonteak, zaldiak, orein posible bat eta hainbat puntuaketa eta marra margotu eta zizelatu.

Bisonteak multzoetan azaltzen dira, bi edo hiruko taldeetan lerrokatuak,

Beltzez margoturiko bisonte irudia Urdiales Kobazuloan

pilaketa handiena “bisonte beltzen panelean” gertatzen da,bertan 8 bisonte ageri baitira, ia denak osorik.

Artelanak bi fasetan burutu zirela pentsatzen da, grabatu sinpleak, okre mantxak eta “macarroni”ak Solutre aldikoak izan daitezke, duela 18.000 urte ingurukoak. Animalien margoek berriz, Madeleine aldikoak dirudite, duela 14.000-13.500 urte in

Urdiales Haitzuloko zaldiaren irudi grabatua

guru eginak.

Ekainberri

Leave a reply

X