Sei urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 45 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburu a eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Aurtengo “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea” martxoa izango da, Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren VI. edizioa. Hilabete osoan zehar garatuko da, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren  babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura Sailen laguntzarekin.

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen aurkezpena Donostian.

2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da. 30 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak,  publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak barkuan, e.a.

Ekainberriri dagokionez, Erakusketa gelako liburutegi txokoan itsas maskorrekin apaingarriak egiteko gune berezi bat antolatu dugu, sarrera erosten edonork izango du norberarentzat bitxi berezi bat edo norbaitentzat opari desberdin bat diseinatzeko aukera. Bisita eta Ekain abenturarako plazak mugatuak dira, beraz, aurretik 943 868811 telefono zenbakian erreserba egitea gomendatzen da.

Proposamen hauetako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, Aste Santua barne. Beraz, osotara 150 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean.

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza gaurtik aurrera sarearen webgunean jarrita egongo da.  www.euskalkostaldekomuseoak.eus

Ekainberri

Leave a reply

X