Ikertzaile Paleontologo Gazteen XVI. Topaketa

Apirilaren 11tik 14ra Paleontologia Ikertzaile Gazteen XVI. Jardunaldiak ospatuko dira Zarautz herri gipuzkoarrean, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vascoren eskutik.

2002tik urtero burutzen da Paleontologian eta hurbileko ezagutza eremuetan lana egiten duten ikerlari gazteen topaketa zientifikoa, ikerketa lana ezagutzera emateko eta ildo zientifiko desberdinen arteko elkarlana indartzeko helburuekin. Hamasei urte hauetan Euskal Herrian ospatuko den lehen aldia izaki, Iberiar Penintsula osoko ikerlarien erantzun handia espero da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologiaren esparru desberdinetako ikasleek topaketa hauen antolakuntzaren lekukoa hartu dute.

Paleontologia Ikertzaile Gazteen XVI. Topaketaren Antolakuntza Komiteak jardunaldi hauek Zarautzen ospatzeko erabakia hartu zuen azpiegitura, kokapen eta kultur interes maila gorenak dituen gunea delako. Gainera, inguruak duen interes geopaleontologikoa Zarautz ekitaldi hau burutzeko lekurik egokiena bihurtzen du.

 

Apirilak 14 larunbatean, topaketa hauetako partehartzaileek Ekainberri bisitatuko dute Historiaurrearen eta labar artearen misterioetan murgiltzeko.

Informazio gehiagorako:

https://ejip2018.webnode.es/_files/200000197-595f95a5e9/Programa%20EJIP-9.pdf

 

Ekainberri

Leave a reply

X