Pair-non-Pair: lehen labar arte aurkikuntzetako bat

1881eko martxoan François Daleau arkeologoak haitzulo apaindu bat aurkitu zuen Prignac-et-Marcamps herritik gertu, gaur egungo Akitania Berria eskualdean kokaturiko Gironde departamenduan.

Behi bati hanka arrakala batean hanka trabatuta geratu zitzaion, jabea behia ateratzen ahalegintzean, haitzulo baten goiko maila topatu zuen.

Pair-non-Pair haitzuloaren sarrera Prignac-et-Marcampsen, Akitania Berrian.

20 metro inguruko luzera du, hiru ataletan banatua. Jatorrizko sarrera duela 35.000-29.000 urte inguru erori zen, baina bigarren mailako galerietatik kobara sartzea posible zen artean. Denborarekin ingurua sedimentuz estaltzen joan zen.

1881 eta 1913 artean induskatu zuten, 1883an horman marra batzuk aurkitu ziren eta animalia irudi grabatuak 1896an.

H. Breuilek “Jainkoaren bildotsa” deituriko oreina Pair-non-Pair haitzuloan.

Munduan aurkituriko hirugarren haitzulo apaindua izan zen, Kantabriako Altamira eta Ardècheko Chaboten ondoren. Inork ez zuen bertako irudien antzinatasunaz buruzko zalantzarik izan. Frantzian Monumentu Historiko izendapena jaso zuen lehen kobazuloa izan zen, 1901ean.

Bertan giza okupazio aztarnak aurki daitezke duela 60.000 urte ingurutik (Musteriar aldia) duela 25.000 urte ingurura arte (Gravete aldia), denbora horretan arte eramangarriaren adibide diren pieza ugari utzi zituzten.

Pair-non-Pair haitzuloko barne galerietako bat.

Animali irudien artean, zaldiak, basahuntzak, bobidoak, mamutak eta oreinak ageri dira, azken hauen artean megazero bat ere bai, labar artean oso gai arraroa. Bikoteka antolatuta daude. Henri Breuilek “Jainkoaren bildotsa” bezala izendatu zuen oreinak mugimendu sentsazioa eragiten du, burua bizkar aldera biratuta baitauka.

Pair-non-Pair haitzuloko irudiak Europako zaharrenetakoak dira, duela 33.000-25.000 urte ingurukoak izan daitezke, Aurignac aldikoak edo Gravete aldiaren hasierakoak.

Bisitak mugatuak dira, baina publikoarentzat zabalik dago.

Ekainberri

Leave a reply

X