Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatuko da 2019 honetan. 1969ko ekainaren 8an izan zen hori, eta gaur aurkeztu da urteurren honen ekitaldi agenda. Victoria Eugenia antzokian egingo den omenaldi ekitaldiaz gain, liburu bat publikatuko da eta erakusketa ibilitari bat egongo da, besteak beste.

Aurkezpenean  izan dira Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatua, Mikel Aizpuru Eusko Jaurlaritzako Ondare Arduraduna, Juantxo Agirre Aranzadi zientzia elkartetik, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea, Pedro Bengoetxea Debako alkatea eta Ekainberriko kudeatzaile Juanjo Aramburu.

arazi

Leave a reply

X