Badator Kobazuloen Egunaren X. edizioa

2019ko martxoaren 24an Kobazuloen Egunaren X. edizioa ospatuko da Lurpea elkartearen eskutik. Elkarte honetako kide diren kobazuloen eguna ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte.

Lurpea elkartea 2008an sortu zen Euskal Herriko haitzulo turistikoen eskutik, Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute.

Helburua argia da, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Beste ekintza batzuen artean, taldeak www.lurpea.eus webgunea jarri zuen martxan eta bertan jaso daiteke kobazulo guztien informazioa.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute. Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Kobazuloen egunean sarrerek %50eko deskontua izango dute, bisitarien artean Zugarramurdin (Nafarroa) dagoen “Haitz-Etxea” nekazalturismoan asteburu batean logela erabiltzeko aukera zozketatuko da, baita kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski bat ere.

Martxoaren 24an Ekainberriko sarreren prezioan %50eko deskontua egingo da. Bisita gidatuetan kobazuloen ezaugarriek bertan bizi ziren gizakietan eta beraien bizimoduan nola eragiten zuten erakutsiko da. Ekain Abenturan, bisitariek Paleolitoan bizirauteko beharrezkoak ziren sua egin, margotu eta ehizatzen ikasiko dute.

Bisita eta abenturan parte hartzeko lekua aurretik erreserbatzea komeni da. “Sortu (zure) labar artea” jardueran parte hartzeko bisitarako sarrera erosi behar da.

Martxoaren 24n Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek euren labar artista gaitasunak erakusteko parada izango dute. Ekainberriko liburutegi txokoan mahaiak izango dira margolanak burutzeko beharrezko material guztiarekin, behin lana bukatuta, artistak bere etxera eramateko aukera izango du. Jarduera hau librea izango da egun horietan Ekainberri bisitatzeko sarrera erosten duen edonorentzat, ordutegiaren barruko edozein momentutan burutu ahal izango da.

file:///C:/Users/tallerra/Downloads/lurpea-prentsaoharra-2019.pdf

Ekainberri

Leave a reply

X