Micolon: Palombera urtegiaren ertzeko aztarnategi arkeologikoa

Micolon haitzuloa Kantabriako Celis herrian dago, Rionansa udalerrian. Bere bi sarrerak Palombera urtegiaren ertzean daude, uraren mailatik oso gertu. Bertara txalupaz edo bidezidor batetik iritsi daiteke.

3 metro inguruko zabaleradun sarrera bat du, ekialderantz orientatua. Bere galeriek 500 metro lineal inguruko garapena dute, bereziki estua da, labirinto itxura hartuz. Sarreratik bi galeria gorakor abiatzen dira, ezkerrekoari jarraituz, 12 metro ingurutara, “Margoen Galeria” deitua dago, 2,5 metro inguruko diametroarekin eta maila eta zoko desberdinetan antolatua.

Micolon haitzuloko orein grabatuaren xehetasuna.

Haitzulo honek bizitzeko baldintza kaskarrak eskaintzen ditu, ez dago ia okupazio aztarnarik, suharrizko zulakaitz bat eta landuak egon daitezkeen zenbait nodulu bakarrik. Kobazuloko hormetako batean suharri nodulu batzuk daude.Aztarna falta horren ondorioz, ikerlari askok “santutegi” bezala bakarrik erabilia izan zela uste dute.

Micolon haitzuloko hartzaren errepresentazioa, okre gorriz egina.

Labar irudiak 1976an aurkitu zituzten espeleologia talde bateko kideek eta berehala ikertu zituzten Historiaurrearen eta Arkeologiaren Lurralde Museoko arkeologoek.

Micolon haitzuloko hormetako baten xehetasuna.

Irudi grabatuak eta margo gorriak daude, ia denak “Margoen Galerian” kontzentratuta. Adierazpen ugarienak grabatuak dira, guztira 22 daude, orein emeak, ahuntzen bat eta hainbat zeinu ikusten dira, esanguratsuenak bulba moduan interpretatu diren hiruki itxurakoak.

Margo gorriak okrez eginak dira, bi hartz, bi zaldi partzial eta zenbait zeinu daude, hauen artean puntuak, mantxa batzuk eta zenbait tektiforme.

Okupazio aztarnak duela 20.000 eta 17.000 urtekoak dira, Solutre aldikoak, labar artea ere garai horretakoa dela pentsatzen da.

2000 urteko legeak Kultur Interesdun Ondare izendatu zuen, Kantabriako Gobernuaren jabegoa da eta publikoarentzat itxita dago.

Ekainberri

Leave a reply

X