Danbolinzulo kobazulora bisita gidatua
Argazkia Danbolin Zestoako Herri Aldizkariaren eskutik.

Martxoaren 18an Ekainberrik Danbolinzulo kobazulora, Zestoan, bisita gidatua antolatu zuen, duela gutxienaz 18.000 urteko labar artea, Solutre aldikoa, gordetzen duen haitzulo bat da.

Argazkia Danbolin Zestoako Herri Aldizkariaren eskutik.

Bisita Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen testuinguruan burutu zen. Ekainberrik bisita hau oso modu esperimental eta mugatuan burutu ahal izan zuen.

Bisitan parte hartu zuten bederatzi pertsonak haitzuloan bi txandatan sartu ziren, bost eta lau pertsonez osatuak, Ekainberriko lan taldeko kideek lagundurik. Bisita oso mugatua izan zen haitzuloaren ezaugarriengatik beraiengatik eta bertaraino iristeko zailtasunengatik. Bisitariek Ertxiña mendiaren magalean kokaturiko koba txiki honen sekretuak ikusi ahal izan zituzten, bertako irudiak kobazuloan sartzen den eguzki argiak eta urak nahikoa kaltetuak daude.

 

Ekainberri

Leave a reply

X