1969ko Ekainaren 8an, Ekaingo haitzuloan (Deba, Gipuzkoa) munduko labar arte multzorik onenetakoa aurkitu zen.
Aurkikuntzaren mende erdi hau ospatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ekain Fundazioak eta Ekainberrik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Donostia Kulturaren eta Deba eta Zestoako Udaletxeen babesarekin, 2019 urte osoan zehar burutuko den jarduera programa oso bat prestatu dute.