Ekainberrik 11 urte bete ditu Ekaingo margoen aurkikuntzaren 50. urteurrenean

Ekainberrik 11 urte bete ditu publikoarentzat zabalik eta momentu egokia da ibilbide honen balantzea egiteko, baita Ekainberrirentzat oso berezia izaten ari den urte honetako lehen bederatzi hilabeteei begirada bat egiteko ere.
2008ko irailaren 11n Ekain Fundazioak Ekainberri inauguratu zuenetik, 335.695 pertsonek ezagutu dituzte Gizateriaren Ondare diren Ekain kobazuloko margoak. Horrela, Ekainberrik Gipuzkoako museoen artean jomuga garrantzitsu izaten jarraitzen du. Urte hasieratik 24.528 bisitari izan dira Ekainberrin, 5.655 pasa diren uztaila eta abuztuan,  aurreko urteetako antzeko kopuruak dira, Ekainberriren osasun onaren erakusle.
Uda garaiaren ondoren, ikastetxeei zuzendutako eskaintza prest
2019ko udan Ekain Fast eta Ekain Abentura eskaintza mantentzen du Ekainberrik. Bisitari gehienak Espainiar Estatutik datoz (%43), ondoren Euskal Autonomi Erkidegoko bisitariak datoz (%37), atzerritarrak %18a izan dira. Bisitarien profilean ez da aldaketarik eman, gehienak helduak eta gazteak izan dira eta, ohikoa den moduan, uztaila eta abuztuan online sarreren salmentan igoera bat  nabaritu da.
Uda bukatuta, urteko azken hiruhilekoan ikastetxeen presentzia nabarmen handitzen da Ekainberrin. Eskaintza didaktikoa taldearen ikasmailari egokituriko jarduerekin osatzen da, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketaraino. Aurtengo ikasturteari begira, eskaintza didaktikoa eraberritu da, berrikuntzaak txertatu dira eta  ikastetxeek dagoeneko erreserba egin dezakete, 943868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbidean. Informazio zabala eskaintzen da www.ekainberri.eus webgunean.
50. urteurrena eta ospakizunak
2019 urean zehar hainbat ekimen programatu dira Ekaingo kobazuloaren eta bertako margoen aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko. 1969ko ekainaren 8an Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek, Antxieta Elkarteko kide ziren bi gazte azpeitiarrek, Ekaingo koba eta ondoren “Kuaternarioko labar artean zaldi multzorik perfektuena” bezala izendatu zen margo multzoa aurkitu zituzten.

Ospakizunaren lehen urratsa maiatza bukaeratik ekainaren 8ra burutu zen, Debako Agirre Jauregian erakusketa bat antolatu zen, bertan lehen aldiz erakusketa batean ikusi ahal izan ziren 1969an Joxe Migel Barandiaran eta Jesus Altunak egin zituzten Ekaingo margoen kalkoak.

Ekainaren 7an ospakizunen gailurra iritsi zen. Victoria Eugenia antzokian Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu zuen gala ekitaldian, aurkikuntzaren inguruko pertsonaia nagusiak jaigiroan omenduak izan ziren. Gainera, Aranzadi Zientzia Elkarteak egun honetarako espreski argitaratu zuen Ekain. Historiaurreko zaldien magia / La magia de los caballos prehistóricos liburu monografikoa, Ekaingo kobaren aurkikuntzaren eta bertako ondarearen babesaren eta dibulgazioaren garrantzia azpimarratzen duten lankidetza esanguratsuekin.

Ekaingo kobazuloaren aurkikuntzaren 50. urteurreneko ekitaldia

Urteurrena zela medio, ekainaren 9an ospaturiko Ekainfest eguna berezia izan zen aurten. Goizeko 11:00tan Rafael Rezabali eta Andoni Albizuri zenari omenaldia egin nahi izan zitzaien Ekain kobaren pareko zelaian. Bertan izan ziren Debako eta Zestoako Udaletxeetako agintariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Antxieta Elkarteko hainbat kide. Egunak denetarik eskaini zuen, Ekainberri eta Lili Jauregiaren ate irekien jardunaldiekin eta antolatu ziren beste hainbat jarduerekin.

Ekaingo aurkikuntzaren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldeiaren familia-argazkia

Ekainberri Ice Age Europe lankidetza sareko kide da, sareak urtean bi bilera ospatzen ditu, martxoan Altamirako museoan izan zen, Kantabrian, eta urrian Liejan, Belgikan, ospatuko da. Irailaren 22an Ice Age Europe Day ospatuko da Ekainberrin jarduera berezi batekin.
Urrian oEkainberrik Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du.  Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako eta Bizkaiko Aldundiekin batera antolatzen ditu Jardunaldi hauen testuinguruan, urriaren 18an eta Ama-Alu-Lur antzezlan saritua eskainiko da Zestoako Kultur Etxean. Lili Jauregiak ere bat egiten du jardunaldi hauekin urriaren 18an eta bisita antzeztuak doan eskainiko dira, Ekainberriko bulegoan erreserbatuz 11:30, 12:30, 16:30 eta 17:30tan.
“Lilitarren ohorea”, Lili Jauregiaren historia ezagutzeko antzezlan hunkigarria
“Lilitarren ohorea” antzezlana Zestoako Lili Jauregiko jatorrizko eszenatokian eta pertsonaia historikoekin garatzen da, hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin. Bakarrizketa batean, Jauregian bizi izan zen Lili leinuko azken kideak, Magdalena Amilibia eta Elkaraetak, bisitaria 1678. urtera darama, eta bidean etxeko gela eta aretoetan murgilduz.
Aurtengo udan, asteartetik ostiralera arratsaldetan, larunbatetan goiz eta arratsaldez eta igande goizetan egin dira paseak eta guztira 510 bisitarik ikusi ahal izan dute Andre Madaleni gertatutakoa eta nola egin dion aurre.
Egin ezazu erreserba Ekainberri bisitatzeko: bakarrik, familian edo ikastetxearekin
Aukera paregabea eskaintzen du Ekainberri eta Lili Jauregiak Zestoan goiz edo arratsaldea pasatzeko. Bertako eskaintza kulturalaz gain, gastronomia eta ingurune ederraz oinezko ibilbideekin gozatzeko aukera zabalak aurki daitezke Zestoa inguruan.
Ekainberri zabalik dago asteartetik ostiralera 10:00-18:00 bitartean eta asteburutan 10:00-19:00 bitartean. Ohiko bisita gidatuaz gain (EkainFast) Ekain Abentura ere erreserbatu dezakezu eta esperientzia osatu. Lili Jauregian bisita antzeztuak erreserbatu daitezke larunbat arratsaldeetarako (16:30 eta 17:30) eta igande eta jaiegun goizetarako (11:30 eta 12:30), abendua erdikaldera arte.
Egin ezazu erreserba gure bulegoan 943868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbidean.
Prentsari zabalik gaude era berean, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Ekainberri

Leave a reply

X