El Linar haitzuloa Alfoz de Lloredo herrian dago, La Busta auzoko parroki elizaren atzealdean kokaturiko kareharrizko haitz batean. 1997an Kultur Interesdun Ondare izendatu zuten, publikoarentzat itxita dago eta bertan sartzeko Kantabriako Gobernuaren baimena behar da.
Garapen luzea du, zenbait solairu fosilekin, 11 kilometro inguru daude topografiatuak, hiru sarrera ditu eta atalondo zabalak.
La Busta errekaren 7 kilometro barrutik pasatzen dira. Bigarren ahoan aurkitutako material asko bertara urak garraiatu dituela pentsatzen da, aztarnategi arkeologikoen testuingurua erabat aldatuz.
XX. mendearen hasieran aurkitu zuen eta aztertu Hermilio Alcade del Río arkeologoak, Erdi eta Goi Paleolitoaren hasierako harrizko eta hezurrezko tresnak topatu zituen. 50. hamarkadan Diputazioko bidezainek egindako lanetan eta gerokoetan aurkitutako fauna eta industria Madeleine aldikoak dira. Brontze Aroko aizkora bat eta Erdi Aroko aztarnak ere badaude.
1979an Historiaurreko Arkeologiari Buruzko Ikerketen Zabalkunderako Taldeak irudi zizelatu multzo bat topatu zuen, “Grabatuen galeria” deitura 3. ahotik sartzen da, bertan Madeleine aldiko industria ugari aurki zen. Labar artea espazio urrun eta iristeko zailetan dago, bizilekutik hurbil aurkitzen diren galeria txikietan.
Guztira 27 grabatu oso eder eta bulba baten itxura emateko egindako bi forma naturalen egokitzapena identifikatu dira. Animalien buruak ikusi daitezke, ahuntzak, bisonteak eta geziz zauritutako venus bat dirudiena. Goi Madeleine aldikoak izan daitezke, duela 12.000 urte eginak.
Orein baten omoplatoarekin 7-8 milimetroko diametroa eta 3 milimetroko lodiera duen borobil bat egin zuten eta bertan zaldi baten irudia grabatu, duela 14.000 urte ingurukoa izan daiteke.