Juanjo Aramburu Ekainberriko zuzendariak EHUS Magazine aurkeztuko du urriaren 21ean Bilbon

Datorren astelehenean, urriak 21, UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, Euskal Herriko UNESCO Sarearekin batera, “Hizkuntza Indigenen Urtea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak” izeneko jardunaldi bat antolatu du. Ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan izango da (Abandoibarra Etorbidea 1), Oteiza Auditorioan, goizeko 9etatik eguerdiko 13:30ak arte, ondoren nahi duenarentzat luntxa izango da.

Jardunaldiaren irekieran egongo dira Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Belén Llera, UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra; Ines M. Garcia Azkoaga,  UPV/EHUko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako arduraduna; eta Nieves Fernández, Euskal Herriko UNESCO Sarearen Koordinazio Batzordekoa.

Ekitaldi horren barruan, 10:00etatik 10:30etara Ekainberriko zuzendaria den Juanjo Aramburuk hartuko du hitza, Ekainberri Euskal Herriko UNESCO Sareko erakunde kidea da eta bera ordezkatuz “EHUS Magazine” aurkeztuko du jarduanldi hauetan, UNESCO Sarearen aldizkaria.

Ondoren, Itziar Idiazabalek “Diversidad Lingüística, lenguas minorizadas y desarrollo sostenible” liburua aurkeztuko du.

Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga, katedrako eta Garabideko kideek, nasa yuwe hizkuntzaren biziberritze prozesuan euskaldunen eta nasen arteko hizkuntza kooperazioari buruz hitz egingo dute.

Ondoren, Garabidek antolatutako IKASTALDIA ikastaroko partaide batzuek haien esperientziari eta haien hizkuntza biziberritze ekimenei buruz hitz egingo dute.

Jardunaldiarekin amaitzeko, Belén Llerak, UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren Idazkari Orokorrak, hitzaldi bat emango du Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urteari buruz.

Oraindik izena eman daiteke mezu bat bidaliz helbide honetara unesco-hizkuntzak.unesco@ehu.eus. Plazak mugatuak dira.

 

 

Ekainberri

Leave a reply

X