Kiputz IXko buruhezurrari buruzko erakusketa San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak Mutrikuko Kiputz haitzuloan aurkitutako bisonte esteparioaren buruhezurrari buruzko erakusketa irekitzen du.

Erakusketa, Kiputz. Amildegia Historiaurrean izenburuduna, azaroaren 16tik 2020ko otsailaren 16ra bitartean izango da zabalik, duela 19.000 urte animalia hau bizi zen ingurua ezagutzeko aukera eskainiko duten familiei zuzenduriko tailerrak ere izango dira.

Erakusketa San Telmo Museoak, Gordailua-Gipuzkoako Ondare Kultural Higigarriaren Zentroak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dute.

Kiputz IX deituriko kobazuloa Arno mendian kokatzen da, Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa). Goi Pleistozenoan (duela 20.000-14.000 urte inguru), animaliak erortzen joan ziren tranpa natural bat bihurtu zen, animalia horiek bertan hiltzen joan ziren jasandako zauriengatik edo euren kabuz irten ezin izan zutelako.

Gutxienaz hamar kobazulok osaturiko multzo karstiko baten parte da, guztien artean, Kiputz IX da aztarna paleontologikoak aurkitu diren bakarra.

Leize honen ezaugarri bereizgarrietako bat inongo giza okupazio aztarnarik aurkitu ez izana da, bertan aurkituriko milaka hezur aztarnak bertara istripuz eroritako animalienak direla eta garai hartan inguru hartan bizi zen faunaren adierazgarri bikaina direla.

Kiputz IXk, bertan aurkituriko 13.000 hezur aztarna baino gehiagoko bildumaren bitartez, estepa paisaia bat erakusten digu, oso zuhaitz gutxirekin eta gaur egun galduta dagoen edo latitude hauetan aurkitzen ez den faunaren aztarnekin.

Elur-oreinen, bisonteen eta oreinen hezurdura osoak birkonposatu ahal izan dira, hartzaren, basahuntzaren, sarrioen, azerien eta leizeetako lehoikume baten aztarnak ere aurkitu dira. Goi Pleistozenoaren bukaera aldia markatu zuen klima aldaketa erakusten duten espezieak dira, Izotz Aro batetik gaur egun bizi dugun klima epeleko garairako igarobidea markatu zuen trantsizio garai bat.

Baina bilduma honetako harribitxia estepako bisonte (Bison priscus) heldu baten buruhezur osoa da, Iberiar Penintsulan osorik kontserbatzen den bakarra. Garezuz hau, 2006ko indusketa kanpainan argitaratua, duela 19.000 urte inguru leizean istripuz erori zen animalia batena da.

Informazio gehiagorako, lotura hau kontsultatu dezakezu:

 

https://www.santelmomuseoa.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=12856&idc=87&Itemid=335&lang=eu

Ekainberri

Leave a reply

X