Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea

Aurten ere, Ekainberri Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearen ospakizunera batzen da, arrazoi horregatik, martxoak 19an Ekainberrin apaingarri pertsonalen tailer bat egingo dugu.

Martxoaren 19an zehar, Ekainberriko liburutegi gunean norberarentzat Historiaurreko apaingarriak egiteko txoko bat izango da.

Bere “Hilabetea” dela eta, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak argazki lehiaketa antolatu du Instagram bidez. Saria: bi lagunentzako asteburua Nekatur – Euskadiko Nekazalturimo eta Landa-etxeen elkarteko ostatu baten.

Nola parte hartu:
– Jarraitu @nekatur_euskadi
– Igo Sareko museoen eta bere jardueren argazkiak martxoan zehar #euskalkostamuseoaklehiaketa traolarekin. Erabiltzaileko 5 argazki gehienez.
– Instagram kontua modu publikoan ezarri.

Oinarriak deskargatu / Info gehiago

Ekainberri

Leave a reply

X