Ekainberrik bere ateak ixten ditu COVID 19ari buruzko osasun alertagatik

Ekainberrik bere ateak erabaki berri bat hartu arte ixten ditu Eusko Jaurlaritzak COVID 19agatik erabakitako osasun alertagatik.

Ekain Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako eta Debako Udalek osatua, COVID 19agatik Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun alerta dela eta, kudeatzen dituen bi zentroen itxiera erabaki du, Ekainberri eta Lili Jauregiarena, itxiera indarrean sartuko da 2020ko martxoaren 14 larunbatetik aurrera eta erabaki berri bat hartu arte.

Osasun egoeraren larritasunaren ondorioz, eta ez-oinarrizko zerbitzu bat eskaintzen dugunez, Ekainberriko eta Lili Jauregiko lan taldeak Erkidego Autonomiko, probintzia eta udaletako osasun agintarien erabakia jarraitzea erabaki dute. Erabaki honek datozen asteetarako erreserbak atzeratzera edo ez onartzera behartzen gaitu, baina langileen eta erabiltzaileen osasuna babesteko ezinbesteko neurria da.

Alde aurretik barkamena eskatzen dizuegu sortutako eragozpenengatik, egun gutxi barru itzultzea espero dugu, energia berrituekin eta sasoi betean itzuliko gara.

Gurekin harremanetan jartzeko, e-posta helbide honetara idatzi dezakezu: arazi@arazi.eus edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 833641

 

Ekainberri

Leave a reply

X