Ekainaren 2tik aurrera Ekainberri segurtasun guztiarekin bisitatu daiteke

Ekainean Ekainberri berriro bisitatu daiteke, segurtasun neurri guztiekin

Ekainetik irailera 10:00-19:00 bitartean egongo da zabalik Ekainberri, asteartetik igandera. Garbitasun neurriak eta zerbitzua bera baldintza berrietara egokitu dira, bisitariek bisitaldea segurtasunez goza dezaten.

Ekainberrik COVID-19ak eragindako derrigorrezko geldialdian ere lanean jarraitu du, eskaintza berrindartzen eta irekierako baldintzetara gune eta instalazioak egokitzen. Beti ere, bisitariei segurtasuna eta lasaitasuna eskainiz UNESCOk Munduko Ondare izendatutako Euskal Kostaldeko labar-pintura ikusgarrienez lilura daitezen eta egonaldiaz disfrutatu dezaten.

Ordutegi homogeneoa ekainetik irailera

Ekainberriko ordutegia ekainetik irailera 10:00-19:00 bitartekoa izango da, asteartetik igandera. Horrela, ekainaren 2an asteartetik aurrera, Ekainberri berriz ere bisitatu ahal izango da 10:00-19:00 ordutegian.

Bisitatu Ekainberri segurtasun osoz

Ekainberriko eskaintza agintariek zehazten dituzten jarraibideetara egokitu da. Horrela, Ekain Fast bisita gidatu bakoitzean atenditu dezakegun bisitari kopurua 10 pertsonetara murriztu da, gutxieneko segurtasun tartea errespetatu ahal dadin eta, momentuz, Ekain Abentura, arkeologia esperimentaleko jarduerak eskaintzen dituen zerbitzua, ez da eskainiko.

André Leroi-Gourhan arkeologo eta historialariak “zaldi multzorik ederrena, Kuaternarioko arte guztian” bezala izendatu zuena bisitatzeko, ordubeteko iraupena duen Ekain Fast bisita gidatua eskainiko da orduro, gehienez ere 10 pertsonentzat.

Eskaintza eta bisita baldintzak, agintarien jarraibideetara egokituko dira eta denboran zehar aldatzen joan daitezke.

Garbitasun zerbitzua indartu da eta bisitariek bermatuta izango dute bisitatzen dutena gaur egungo garbitasun baldintzetara egokitutako destino turistiko bat dela, beti bezala segurua eta garbia. Ohiko garbiketa zerbitzua zabaldu egingo da eta bisitariekin kontaktuan egon daitezkeen guneen garbiketa aldiro-aldiro egunean zehar egingo da, bisitari berriek gunea garbi izan dezaten.

Oraingoz, uztailera arte behintzat, Lili Jauregiko “Lilitarren Ohorea” antzezlan hunkigarrian parte hartzeko aukerarik ez da izango.

 

Egin ezazu erreserba Ekainberri bisitatzeko

Ekainberrik aukera paregabea eskaintzen du  Zestoan goiz edo arratsalde bat pasatzeko. Bertako eskaintza kulturalaz gain, gastronomiaz eta oinezko ibilbideekin bertako ingurune ederraz  gozatzeko aukera zabalak aurki daitezke Zestoa inguruan.

Erreserbak egiteko aukera anitz daude, baina sarrerak online erostea gomendatzen dugu www.ekainberri.eus webgunean. Betiko moduan, erreserbak gure bulegoan (Portale kalea 1, 20740 Zestoa),  943868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbidean ere egin daitezke.

Ekainberri

Leave a reply

X