Grotte du Renard: labar artea ezohiko eremu batean

Grotte d’Orival edo Grotte du Renard, “Azeriaren Haitzuloa” edo “Maltzurraren Haitzuloa” izenez ere ezaguna, Orival komunan dago, Normandia eskualdeko Seine-Maritime departamenduan, Sena ibaiaren arroan gora.

Sena ibaiaren ezkerraldean kokaturiko muino batean dago, mendi hegalaren erdialdean, kareharri bigunezko inguru batean, horren ondorioz, higadura natural handia jasan du eta kobazuloa publikoarentzat itxita dago.

Grotte du Renard haitzuloaren sarrera, Orival, Normandia.

Garapen luzeagoa duen sistema karstiko baten parte izan arren, Paleolitoko okupazio aztarnak lehen bi aretoetan aurkitzen dira, 50 metro inguruko luzera duen espazio batean, hortik aurrera, sarrera oso estua duen galeria oso sakon bat dago.

Bertako labar arte multzoa apala da, baina garrantzitsua bere kokalekuagatik, Normandia labar artearen gune tradizionaletik aparte gelditzen baita, Europaren iparralderago dagoen kobazulo apainduetako bat da. Bere jatorrizkotasuna 1978an ziurtatu zen.

Irudiak lehen bi aretoetan kokatzen dira, batez ere lehenengoaren sabaian, margo gorriak eta grabatu arin baina ongi definituak daude.

Margo gorri guztiak putz eginez margotuak dira, eskuak estalki bezala erabiliz. Irudi grabatuak punta borobildua duen tresnaren batekin eginak izan daitezke, egurra, orein adarra edo hezurrarekin.

Grotte d’Orival edo Grotte du Renard haitzuloaren planoa.

Zeinuak marraztu zituzten, puntuak eta marrak, sarreratik gertuen dauden irudi grabatuak animalienak dira.

Gouy haitzuloko irudiekin lotura izan dezakete hurbiltasun geografikoagatik eta eginak izan ziren garaiagatik.

Irudiak Madeleine aldiaren bukaerakoak izan daitezke, duela 12.000 urte ingurukoak. Glaziazio garai batetik klima epeleko garai baterako trantsizioaren lekuko dira, Paleolitoaren azken garaietako komunitate ehiztari-biltzaile baten adierazpen grafikoak.

Ekainberri

Leave a reply

X