Gaur, irailak 11, hamabi urte Ekainberrik bere ateak ireki zituenetik

2008ko irailaren 11etik 376.250 pertsonek ezagutu dute Gizateriaren Ondare diren Ekain kobazuloko margoak.

2020ko udako balorazioa

Ekainberrik Covid19-ari aurre egin eta 3.923 bisitari izan ditu aurtengo udan

Zestoako kultur baliabidea, bere eskaintza egokitu du eta aire librean garatzeko eskaintza estimatua izan da bisitarien artean.

2020ko udan (ekaina, uztaila eta abuztua) 3.923 bisitari izan dira Zestoako Sastarrain bailaran Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen. Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea” antzeztutako bisita 244 bisitarik ikusi ahal izan dute.

Ekainberrik martxoak 14ean itxi zituen bere ateak eta ekainak 1ean zabaldu berriro. Ekainean bisitari kopurua oso poliki joan zen erritmoa hartzen, uztailean 2019ko urtearekin alderatuz 2020ko kopuruak, %50 bisitari jaso ziren eta abuztuan berriz %70. Argi dago Ekainberriren udako bisitari kopuruen jaitsiera Covid19ak gizartean izan duen eraginak erakarri duela. Hala eta guztiz ere, Ekainberriren eskaintza aire zabalean, talde txikietan eta naturarekin hartu emanetan garatzen denez, oso egokia da segurtasunez garatzeko, bisitariek asko estimatzen dute eta oso egokitzat baloratzen dute.

Ekainberri – 3.679 bisitari

Lili Jauregia – 244 bisitari

Ekainberri+Lili
2019 2020
Ekaina   3.327 563
Uztaila   2.687 1358
Abuztua 2.968 2.002

GUZTIRA:

 2019 ekaina-abuztua       

 2020 ekaina abuztua

 

8.982

3.923

     

 “Ekain Abentura”: Ekainberriko arrakasta

Ekainberrik uda honetan bertara hurbildu diren bisitariei Historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukerak zabaldu egin dizkie. Covid 19ari aurre egiteko segurtasun neurri guztiak hartu ditu. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako margoak ezagutu ahal izan dituzte segurtasun osoz. Udan zehar bisitariek “Ekain Abentura” esperientziaren bitartez orain dela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten ikasteko aukera izan dute.

Tailerrean ikusi eta ikasitakoa frogatzeko aukera izan dute: margoekin bere labar artea sortzeko gunea, Historiaurreko teknikekin sua egiteko txokoa eta beraien ehiza abilezia frogatzeko azagaia eta bultzagailuak erabiltzeko ehiza ibilbidearekin.

Udan martxan egon den eskaintzarekin, Ekainberritik pasa diren bisitariek Historiaurreko gizakien bizimoduaren alderdi ezezagunak ezagutu ahal izan dituzte, izan ere, artelanak sortzeaz gain, ehizatu eta jan egin behar zuten, biziraupena bermatzeko. Bisitariak ere horretarako gai izango ote ziren frogatzeko aukera eskaini du Ekainberrik uda honetan zehar.

 

“Lilitarren ohorea”, hunkitzen duen bisita teatralizatu esklusiboa

“Lilitarren ohorea” antzezlana Zestoako Lili Jauregiko jatorrizko eszenatokian eta pertsonaia historikoekin egiten da, hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin. Bakarrizketa batean, Jauregian bizi izan zen Lili leinuko azken kideak, Andre Madalenek, 1678. urtera eramaten ditu bisitariak, eta bidean etxeko gela eta aretoetan murgiltzen dira.

Aurtengo udan, bisita kopurua mugatu egin da bai ekitaldi gutxiago programatuz eta baita saio bakoitzeko parte hartzaile kopurua 10 bisitarira mugatuz ere (ohikoaren %50). Saioak ostiral eta larunbat arratsaldez, eta igandeetan goizez garatu dira paseak, guztira 244 bisitarik ikusi ahal izan dute Andre Madaleni gertatutakoa eta nola egin dion aurre segurtasun neurriak errespetatuz.

Ekainberriko eskaintzak martxan jarraitzen du eta aurrez bisita erreserbatzea gomendatzen da, segurtasunez garatzeko bisitaldia. Internet bidez eros daitezke sarrerak, www.ekainberri.eus webgunean edo telefonoz 943868811, eta nahiago izanez gero sarrera salementa bulegoan bertan ere eros daitezke, portale kalea 1, Zestoan. Segurtasun osoz garatzen den bisita da eta bizi dugun egoera bereziari egokitua, familian eta lagunekin, talde txikian garatzen den kultur eskaintza, plan ederra aire zabalean garatzeko.

Prentsari zabalik gaude era berean, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

 

arazi

Leave a reply

X