Ekainberriak aldizkariaren 2020-2021 ikasturteko alea kalean da

Ikasturte berriarekin batera, urtero Ekainberrik Ekainberriak aldizkariaren ale berri bat argitaratzen du. Ikastetxeei zuzendutako argitarapena da, hauek Ekainberriren eskaintza didaktikoaren berri izan dezaten.

Ekainberrin ikastetxe bateko ikasmaila bakoitzarentzako egokitutako jarduerak ditugu, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzatik Batxillergora arte, lehen gizakiaren eta Historiaurrearen gaia zentzumenetan oinarrituriko bidaia batetan landuko duten ikasleentzako proposamen erakargarriekin.

2020-2021 ikasturteari begira, garbitasun eta segurtasun neurriak indartzeaz aparte, COVID 19aren prebentziorako protokolo propio bat ere sortu dugu.

EKAINBERRIAK 2020

Ekainberri COVID 19 protokoloa_eus-cas

Ekainberri

Leave a reply

X