Ekainberrin 2020-2021 ikasturterako ikastetxeen erreserbak hartzen ari gara

Ekainberrin 2020-2021 ikasturterako eskaintza didaktikoa prest dago eta dena gertu dugu hemendik ekainera bitartean gure produktua ezagutu nahi duten ikastetxeen erreserbak jasotzeko. 

Ikasleak ikasgletara itzuli zirela hilabete eta erdi inguru igaro da, ez da itzulera erraza izaten ari, egokitzapenak, COVID protokoloa, tenperatura hartzea, desinfekzioa, gela itxiak… Horregatik, irteera didaktikoen egutegia ere aurten desberdina izango da.

Ekainberriren martxan ikastetxeak oinarrizko bezeroak dira, ez dugu gure jarduera ikasleen presentziarik gabe ulertzen. Horregatik, Ekainberrin irteerak aukeratu eta erreserbatzeko prozesua erraztu nahi diegu gure erabiltzaileei, garbiketa zerbitzua indartu dugu eta COVID 19 protokolo propio bat sortu:

Ekainberri protokoloa_eus-cas

Ekainberrin hezkuntza ziklo desberdinetara egokituriko eskaintza didaktiko bat dugu, ikasleen eta ikastetxeen behar zehatzetara egokitzeko malgutasun osoarekin. Kontsultatu hemen gure eskaintza didaktikoa:

Eskaintza didaktikoa 2020-2021 EUSK

Gure zerbitzua erreserbatzeko bide desberdinak daude, 943 868811 telefono zenbakian asteartetik igandera, info@ekainberri.com e-posta helbidean edo www.ekainberri.eus web orriaren bidez.

Ezagutu Historiaurrea Ekainberrin!

EKAINBERRIAK 2020

Ekainberri

Leave a reply

X