Ondarearen Europako Jardunaldiak hemen dira!

Ondarearen Europar Jardunaldiak Kultura Ondareari buruzko sentsibilizazio asmo handiko programa multzo bat dira, Europako Kontseiluak sustatua Europar Batasunarekin lankidetzan.

Ate irekien jardunaldi batzuk dira, beraien bitartez, egun jakin batzuetan publikoak bere ondarearekin eta historiarekin loturiko baliabide askotara iristeko aukera du.

Urrian zehar, hainbat kultur erakundek, museok, interpretazio zentrok, elkartek… ekintza programa oso bat antolatzen dute, mota guztietako jardueren bitartez ondarea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak, konferentziak, antzerkiak, ibilbide gidatuak…

Urtero ekintza guztien ildoa izango den gai bat aukeratzen da, aurtengoa “Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa” da eta elementu kultural eta historikoa zenbaitetan elementu horietara iristeko eragozpen eta fisikoekin aurkitzen den pertsonengana hurbiltzea da.

Ekainberrik Ondarearen Jardueretan urriaren 30ean hartuko du parte, publiko orokorrarentzat ezezaguna den mundu batean murgilduko gaituen bisita gidatu berezi batekin, Ekaingo kobazuloaren iluntasunarekin eta duela 14.000-13.000 urte bertako hormetan margotu zuten pertsonek euren eskura zituzten argiekin jolastuko dugu, garai hartako margo haiek orduan erabiltzen zirenen ahalik eta antzekoenak diren argiekin ikusten ahaleginduko gara.

Bisita urriaren 30ean izango da, larunbata, 12:00etan, 20 pertsonako gehienezko edukierarekin. Doan eta euskaraz izango da. Aurretik erreserba egin behar da 943868811 telefono zenbakian edo info@ekainberri.com e-posta helbidearen bidez.

 

2021 Ondare irisgarria eta inklusiboa

Ekainberri

Leave a reply

X