Grotte de la Cavaille: Goi Paleolitoaren lehen garaietako marrazkiak

Grotte de la Cavaille Couze-et-Saint-Front komunan dago, Dordoinako departamenduan, Akitania Berriko eskualdean.  Couze ibaiaren haranaren eskuineko aldean dago, Erdialdeko Mendiguneko eremu menditsu batean. 2007tik Monumentu Historikoen Zerrendan dago eta publikoarentzat itxita.

Grotte de la Cavaille haitzuloko espeleotema baten xehetasuna, Couze-et- Saint-Fronten, Dordoina

Haran honetan Neandertal gizakiak bizi izan ziren denbora luzez, gero Goi Paleolitoko lehen Homo sapiensak, Historiaurreko migrazioen igarobide garrantzitsua izan zela dirudi.

20 metro inguruko kobazulo txiki bat da, etxebizitza bezala erabilia izan zen garai berrietan, horretarako zorua berdindu zen eta hormetan zuloak egin.

Grotte de la Cavailleko alu borobilduaren adierazpena

Barruan material betegarri gutxi mantentzen da, 1935ean buruturiko ikerketetan, kobazuloaren alderdi sakonenean dago eta Musteriar alditik Madeleine aldira bitarteko aztarnak dituzten bi maila arkeologiko induskatu ziren, besteak beste elur-orein baten irudiarekin apainduriko hezur bat ere aurkitu da.

Irudiak 1988an aurkitu ziren, kobazuloaren alderdi desberdinetan  Paleolito garaiko dozena bat irudi grabatu daude, beraietako batzuk eguzkiaren argia iristen den partean. Gehienak oso egoera txarrean daude, apaindutako azaleraren hauskortasunagatik eta higaduragatik.

4 mamut irudi, aurrez ikusitako bisonte bat, zaldi bat, hainbat zeinu, bulba borobil bat aurkitu dira, estilo oso zaharrean marraztuak.

Marrazkiak seguruenik Goi Paleolitokoak dira, gaiagatik, animalien estiloagatik eta haitzuloan egindako indusketen emaitzagatik, agian Gravette aldikoak, duela 28.000-22.000 urte ingurukoak.

Ekainberri

Leave a reply

X