“Oñatiko Unibertsitatea” I. Arkeotopaketa Jardunaldiak

2022ko maiatzaren 25etik 27ra Oñatin “Oñatiko Unibertsitatea” I. Arkeotopaketa. Harrizko lehengaiak Historiaurrean  jardunaldia burutuko da.

Jardunaldi honen ospakizuna Oñatiko Udala/Arrikrutzeko Kobak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurrean Ikerketa Talde Kontsolidatuak sinatutako kolaborazio hitzarmenaren testuinguruan kokatzen da, gure lurraldeko ondare arkeologiko eta paleontologikoaren ezagutza indartu eta zabaltzeko helburuarekin burututako hitzarmena.

Arkeotopaketa 2022 (hitzaldia-conferencia)

Egun hauetan Oñatin Estatuko unibertsitate desberdinetako 32 ikerlari bilduko dira Historiaurrean Pirinioetan eta Iberiar Penintsularen iparraldean erabilitako harrizko lehengaien gaia aztertzeko.

Jardunaldia datorren asteazkenean, maiatzak 25, hasiko da “Suharria Euskal-Kantauriar eremuan eta Mendebaldeko Pirinioetan, geoarkeologiaren ikuspegitik” inaugurazio-hitzaldiarekin, hizlaria Andoni Tarriño ikerlaria izango da. Hitzaldia 19:30etan izango da Sancti Spiritus Unibertsitateko areto nagusian.

 

 

Libro del encuentro

Ekainberri

Leave a reply

X