Ekaingo haitzuloa Gizateriaren Ondare izendatzearen urteurrena

Ekaingo haitzuloa Historiaurreko kokaleku baterako leku aproposean dago, izen bereko muinoaren ekialdeko hegalean kokatua, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian, Zestoa herrigunetik irisbede errazarekin, kilometro bat ingurura aurkitzen baita. Madeleine aroko labar-irudiengatik da ezaguna, eta batez ere beraien kontserbazio egoera paregabeagatik.

Haitzuloan 70 animali-irudi inguru daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Gai errepresentatuena zaldia da, labar arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa osatuz, eta zaldiei eskainitako panelik onena kontsideratzen da.

Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen marraztuta. Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondareizendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera, besteak beste Altxerri eta Santimamiñe. Izendapen hau bi urte lehenago Eusko Jaurlaritzak eta Kantabria eta Asturiaseko gobernuek abian jarri zuten prozesuaren emaitza izan zen.

Hamalau urte hauetan Ekain koban ikerketa arkeologikoek jarraipena izan dute eta emaitza berriak eskaini ditu gizartearen gozamenerako. 2008. urtean Ekain kobaren ezagutzera emateko baliabide paregabea egokitu inauguratu zen, Ekainberri, Ekain kobaren erreplika. Jatorrizkoa eta erreplika bailara berdinean kokatzen dira, margoek inongo kalterik ez jasatea ahalbidetu du, 400.000 bisitari baina gehiago izan ditu gaurdaino. Uda honetan ere eskaintza zabala du Ekainberrik, www.ekainberri.eus en eskaintza eguneratua ezagutu eta sarrerak eros daitezke.

 

Ekain kobaren ondarea babestu eta ezagutzera emateko eginiko apustua sendoa da euskal administrazioen aldetik, Ekain Fundazioko patronoak diren instituzioek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Zestoako Udala) eginiko lanaren emaitzak nabarmenak eta azpimarragarriak dira. Mundu mailan bakarra den ondarea ezagutzera emateko Ekain Fundazioak emandako bultzadak emaitza oparoa erakusten du, euskal kulturaren eta izaeraren parte den Ekain, modu egokian ikertua eta zabaldua izan dadin.

Ekainberri

Leave a reply

X