Grotte de la Bigourdane: elur-orein grabatuak Okzitanian

Grotte de la Bigourdane Saint-Gery komunan dago, Lot departamenduan, Okzitania eskualdean. Lot ibaiaren eskuineko aldean eratzen den kareharrizko labar lerroan irekitzen da. Inguru horretan, Lot eta Célé ibaien haranetan, Paleolitoko labar arte adierazpenak dituzten zenbait kobazulo daude.

Haitzuloa 30 metro x 10 metro inguruko azalera duen areto bakar batek osatzen du, eguzkiaren bere alderdi guztietara iristen da. Kanpo aldera malda handia du eta barruan oso sedimentu gutxi gordetzen du, agian aldapa horren ondorioz.

Mapan Grotte de la Bigourdane-ren kokalekua, Saint-Gery komunan.

Kobazuloaren jabea Saint-Geryko komuna da eta publikoarentzat itxita dago. 1994ko ekainaren 8an Monumentu Historikoen Zerrendan sartu zuten, babes neurri berri emanaz.

Labar irudiak 1981eko urriaren 3an topatu zituen André Ipiens arkeologoak, adierazpen grabatuak dira eta bi paneletan antolatuta daude, posible da denborarekin irudi asko galdu izana, kareharrizko hormak nahiko egoera txarrean aurkitzen baitira.

Lot ibaiaren labarren ikuspegi panoramikoa, Grotte de la Bigourdane aurkitzen den ingurua, Saint-Gary komunan.

Lehen irudi multzoa zorutik metro bateko altueran dago, alde batetik identifikatu gabeko lerro osatu gabeak ditu eta bestetik burutik isatsera marrazturiko bi zerbido, elur-orein heldu bat eta elur-orein oso gazte bezala identifikatu direnak.

Bigarren panel apaindua zorutik bi metro inguruko garaieran dago eta bertan beste elur-orein grabatu bat identifikatu da.

Elur-oreinen adierazpenak ez dira ohikoak garai honetako labar artean, animalia hau Europa hegoaldean Izotz Aroaren garairik hotzenetan bizi izan zen, baina labar artean bere irudiak aurkitzea nahiko arraroa da.

Marrazkien estiloa kontutan hartuz eta inguru honetako beste kobazulo batzuetan aurki daitezkeen irudiekin alderatuz, grabatu hauek Madeleine aldiaren bukaera aldekoak izan daitezke, duela 14.000 urte inguru eginak.

Ekainberri

Leave a reply

X