Arkeologia astea Zestoan

Zestoako udalerrian aztarnategi arkeologiko ugari daude, Historiaurreko zein Historia garaiko aztarnak gordetzen dituztenak, Behe Paleolitotik gaur egunera arterainoko aztarnak daude, Historiaurrearen etapa guztiak barneratuz, duela milaka urte hemen inguruan bizi zen fauna ezagutzeko aukera ematen dituguten aztarna paleontologikoak ahaztu gabe.

Aire libreko aztarnategiak zein kobazulo barnekoak daude eta Homo Heidelbergensisaren, neandertalaren eta Homo sapiensaren aztarnak gordetzen dituzte. Leku hauek arkeologoen lan nekaezinari esker ezagutzen dituzte, askotan euren denbora librea eta euren baliabide propioak erabiltzen dituzte gure lurpeak gordetzen duena azaleratzeko. Antxieta Arkeologia Elkartea bezalako ikerketa taldeen lana gure iragana ezagutzeko ezinbestekoa izan da eta izaten jarraitzen du.

Azaroaren 15etik 20ra bitartean Zestoan Arkeologiaren Astea burutuko da, Zestoako udalerriaren aberastasun arkeologikoa eta paleontologikoa ezagutzera emateko helburuarekin. Horretarako gure mendietan kokaturiko bi aztarnategi oso desberdinei buruzko bi hitzaldi antolatu dira eta azaroak 20 igandean Udaletxeko arkupeetan burutuko den azoka formatuko erakusketa batekin amaituko da.

Azaroaren 15ean Joseba Rios-Garaizar arkeologoak, gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan, Erdi Paleolitoan Amaldako haitzuloa erabili zuten neandertalei buruz hitz egingo du. Hitzaldia 19:00etan izango da Alondero Aretoan.

Azaroaren 17an Asier Gómez-Olivencia paleontologoaren txanda izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria, Baio eta Amabiturrietako haitzuloetan buruturiko antzinako faunari buruz mintzatuko da, dirudienez Gipuzkoako fauna aztarnarik zaharrenetakoak gordetzen baitituzte. Hitzordua 19:00etan izango da Alondero Aretoan.

Astea igandean itxiko da, azaroak 20, Zestoako plazan, 11:00etatik 15:00etara Antxieta Arkeologia Elkarteak Urola bailarako aztarnategi desberdinetako aztarnak erakutsiko dituzte azoka formatuko erakusketa batean.

https://www.zestoa.eus/eu/-/arkeologia-astea

 

Ekainberri

Leave a reply

X