Beherakada garai luze baten ondoren, jauregi zaharra behin-betiko kaltetua gertatzen da 1793ko frantziarren okupazio garaiaren ondoren. Ondoren jauregiaren parte bat baserri bihurtzeko berreraikitzen da. Atzeko alderdia ia erortzear uzten da. Lilitarrek euren maizterrekin duten harreman bakarra errenta kobratzen duen administraria da. Mantenu faltaren ondorioak larritu egiten dira: jauregiaren heren bat bertan behera utzia dago.