XIV-XV Mendeak: Erdi Aroa

Euskal noblezia txikiko familiak gerran ari dira Oinaztarren edo Ganboatarren alde lerrokatuta Bando Gerratan, lurra eta bere ondasunak kontrolatzeko helburuarekin. Lilitarrak ordea ez dira leinu gerlari bateko kideak eta neutral mantentzen dira.

Denbora batez, euren etxea Gipuzkoako Ermandadeak atxiloturiko gerlarientzat espetxe moduan erabilia izan zen.

Nobleziaren indarkeriari aurre egiteko, koroak lekuko nekazari, merkatari eta artisauei babesa eskaini eta arau batzuen arabera antolatzeko eskubidea ematen die.

Zestoa Gipuzkoan sortu zen azken hiribilduetako bat izan zen, Lilitarren lehen aipamen dokumentala 1383an emaniko Zestoaren sorrerako hiri gutunean aurkitzen dugu. Lilitarrak jadanik leku honetan bertan finkaturik zeuden hiribildua sortu zenerako.

 

arazi

Leave a reply

X