Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

Martxoa Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea da, euskal itsas ondare aberatsari loturiko kultur, natur, ondare, gizarte edo etnografia elementu zenbaezinak publiko orokorrarengana hurbildu nahi duen hilabete bat, dena ondare hori gordetzen eta zabaltzen duten museoen bitartez.

Museo horietako batzuk puntualki elkarlanean hasi ziren eta harreman horiek Euskal Kostaldeko Plan Zuzentzailearen bidez formalizatu ziren, Basquetourrek Euskal Kostaldeko Turismoaren Mahaiaren babespean buruturiko dokumentua. 2012an Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortzen da, gaur egun 38 museo eta interpretazio zentruk osatzen duten erakunde bat, denak Euskal Kostaldean kokatua egoteak lotuak.

Taldeko lanaren dinamika hau bistaratzeko helburuarekin, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea antolatzen hasi zen, horretarako martxoa aukeratuz, bisita, tailer, jarduera… anitzez betetzen dugun hilabete bat.

Martxoaren 18 eta 19an Ekainberri hilabetera batzen da bi bisita berezi eta doakoren bitartez, beraietan Goi Paleolitoan kobazuloetan bizi ziren eta margotzen zute pertsonek kobazuloak nola ikusten zituzten frogatu ahal izango dugu, hori bai Historiaurreko hezurmuinezko lanparen argiaren ordez linterna elektriko modernoena erabiliko dugu.

Martxoak 18 larunbatean 12:00etako bisita euskaraz izango da, martxoak 19 igandean bisita gazteleraz izango da. Plazak oso mugatuak dira eta aurretik erreserbatu behar dira 943 868811 telefono zenbakira deituz.

Jardueren zerrenda osoa ondorengo loturak kontsulta daiteke:

https://www.losmuseosdelacostavasca.eus/wp-content/uploads/MesMuseos2023.pdf

Ekainberri

Leave a reply

X