2008ko irailaren 11n zabaldu zen eta irekieratik 468.000 erabiltzaile izan ditu
Irailaren 11n Ekainberrik 16. urte betetzen ditu zabalik. 468.000 erabiltzaile izan ditu 2008ko irailaren 11n Ekaingo kobaren erreplikak ateak ireki zituenetik eta eskura izan dituzten esperientziak hainbat izan dira: bisita gidatuak, arkeologia esperimentaleko tailerrak edo bisita antzeztuak Lili jauregian.
Bisitarientzako derrigorrezko helmuga bilakatu da Ekainberri urte osoan zehar, banakako, familia eta ikastetxeentzako. Bisitarien datuak gainera baikorrak dira, horrela erakusten dute azken 12 hilabeteek: 2023ko irailetik 2024ko abuztura Ekainberrik 27.300 bisitari jaso ditu, aurreko epealdi berdinean baino %8 gehiago.
2024ko uztaila eta abuztuan, 387 bisitarik parte hartu ahal izan dute “Lilitarren Ohorea” bisita antzeztuan Lili Jauregian, eta 3.900k Ekainberrira egindako bisitetan, 2023ko zenbakien ia berdinak.
“Historiaurreko Esperientzia Konpletoa”: Ekainberriko arrakasta
Ekainberrik historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukera eskaintzen die Zestoara hurbiltzen diren pertsonei, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen pinturak ezagutuz. “Historiaurreko Esperientzia konpletoa“ren bitartez, bisitariek duela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten ikasten d ute, sua nola lortzen zuten eta nola ehizatzen zuten.
Bisitariek tailerrean ikasitakoa praktikara eramateko aukera dute: beren labar artea sortzeko pinturak dituen gunea, Historiaurreko teknikekin sua egiteko txokoa eta ehizarako dituzten trebetasunak probatzeko azagaiekin eta bultzatzaileekin egindako ehiza-ibilbidea. Historiaurreko bizimoduaren alderdi ezezagunak ezagutzeko aukera dute, izan ere, artelanak sortzeaz gain, gizaki horiek biziraupena ziurtatzeko txabolak eraiki, ehizatu eta jan egin behar zuten. Ekainberrik aukera ematen du bisitariak horretarako gai diren ala ez probatzeko.
Ekainberrin jarduerak ez du etenik, eta, urte osoan zehar, edozein jardunaldiz, asteartetik igandera, historiaurreko jardunaldi paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Leihatilan (Portale kalea 1, Zestoa – Tel: 943868811) edo internetez (www.ekainberri.eus) eros daitezke sarrerak.
“Emakume Arkeologoak Gipuzkoan” aldi baterako erakusketa ikusgai
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai egon da uztailaren 18tik. Erakusketa ikusteko azkeneko astea da hau, irailaren 15an amaituko baita. Emakumeek Gipuzkoako ikerketa arkeologikoetan duten garrantzia erakusteaz gain, erakusketa honen aparteko ezaugarria emakumeek topatutako objektu arkeologikoak ikusgai daudela da.
“Lilitarren ohorea”, hunkitzen duen bisita teatralizatu esklusiboa
“Lilitarren Ohorea” antzezlana Lili Jauregiko benetako eszenatokian garatzen da, pertsonaia historikoekin, hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin. Bakarrizketa batean, Lili Jauregian bizi izan zen azken pertsonak, Andre Madalenek, 1678ra eramaten du bisitaria, eta bidean etxeko gela eta aretoetan murgiltzen dira. Antzezlan esklusiboa da, saio bakoitzeko gehienez 20 ikusleko edukierarekin.
Uda honetan 387 bisitarik ezagutu ahal izan dute zer gertatu zitzaion Andre Madaleni eta nola egin zion aurre. Saioak larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan izan dira, euskaraz zein gazteleraz eta urte amaiera bitartean antzerkiaz gozatzeko aukera eskaintzen da. Larunbatetan saioak 16:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskaraz dira eta aldiz, igandeetan, 11:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz.
Leihatilan (Portale kalea 1, Zestoa – Tel: 943868811) edo interneten www.ekainberri.eus/lili-jauregian eros daiteke sarrerak.