Museoen Nazioarteko Eguna Ekainberrin eta Lili Jauregian

Doako sarrera izango da Ekainberriko esperientzia guztietarako eta Lili Jauregiko bisita antzeztuetarako maiatzaren 18an.

Maiatzak 18, doan

Ekainberri eta Lili Jauregiak aurten ere bat egiten dute Museoen Nazioarteko Egunarekin. Museoek gure gizarteari eskaintzen diotena aldarrikatzeko ospakizuna da, eta aurtengo Museoen nazioarteko egunaren leloarekin guztiz bat egiten dute Ekainberri eta Lili Jauregiak: “museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan”. Ekainberriko eta Lili Jauregiko egun honetako sarrerak, maiatzak 18, doakoak izango dira agortu arte.

Bisita bereziak Ekainberrin

Eguna berezia izan dadin, Ekainberrirako bisita doakoa izateaz gain, eguneko bisita gidatu guztiak esperientzia berritzaile batetan bihurtuko dira: Ekaingo margoak ilunpean lehen aldiz ikusi zituztenen larruan jarriko da bisitaria. Aurkikuntza egin zuen arkeologoaren moduan, argidun kaskoekin, kobazuloaren iluntasunean barneratuko da bisitaria, margoekin topo egin arte.

Historiaurreko Esperientzia Konpletoan, aurreko esperientziaz gain, historiaurreko biziraute teknikak ikasteko aukera izango dute bisitariek: lehen gizakiak bezala sua egiten, ehizatzen eta margotzen ikasiko dute.

Bisiten orduak eta hizkuntzak kontsultatzeko eta erreserbak egiteko: www.ekainberri.eus

Doako bisita antzeztuak Lili Jauregian

Ezagutu Lilitarren ohorea antzezlanaren bitartez nolakoa zen duela lau mendeko Gipuzkoa. Erdi Aroko Lili Jauregi ikusgarria da bizipen honen agertokia, non historia errealitate bihurtzen den eta garaira bidaiatzeko aukera izango duten bisitariek, doan gainera.

Ekainberriko eta Lili Jauregiko bisiten ordutegiak eta hizkuntzak kontsultatzeko eta erreserbak egiteko:

arazi

Leave a reply

X