Ikasturte berria hasi da eta Ekainberrin eskaintza didaktiko eguneratua aurkeztu dugu.
HHtik Batxilergora, ikasmaila bakoitzera egokitutako jarduerak eta Euskal Curriculumarekin bat datozenak eskaintzen ditugu.
Ekainberrin historiaurrea eta lehen gizakia bezalako gaiak jorratzen ditugu, zentzumenen bidaia batetan. Gainera, Zestoatik Ekainberrirako oinezko bidea egingo duzue Sastarrain bailaran barrena, duela 14.000 urte Ekaingo margoak margotu zituzten gizakiak bizi ziren toki berean.
Azken hamarkadetan, Ekainberri ikastetxeentzako jomuga gustokoenen artean kokatu da, egin zure erreserba eta bizi historiaurrea!
Erreserbak egiteko eta zalantzak argitzeko:
- 943 86 88 11
- info@ekainberri.com






